«Ebanjelio apokrifoak»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
{{lan infotaula}}
[[Fitxategi:El Evangelio de Tomás-Gospel of Thomas- Codex II Manuscritos de Nag Hammadi-The Nag Hammadi manuscripts.png|thumb|250px|[[Nag Hammadiko eskuizkribuak]]. Hemen ''Joanen ebanjelio apokrifoa''ren baukaera ondoren ''Tomasen ebanjelioa''ren hasiera dator.]]
'''''Ebanjelio [[Bibliako apokrifoak|apokrifoapokrifoak]]ak''''' kristautasunaren antzinako testuak dira, [[Ebanjelio]]en garaikideak edo ondorengoak, non [[Jesus Nazaretekoa]]ren bizitza eta gertaerak jasotzen ziren baina [[Eliza]]k ez zizkien benekotasuna aitortzen. Elizaren arabera testu horiek ez zuten Jaungoikoaren «benetako» hitza jasotzen eta ez zuten ere [[Espiritu Santua]]ren inspirazioa izan. Ondorioz, testu horiek ez dira [[Itun Berria]]n jasotzen, Elizak kanonikotzat ez ditu onartu.<ref>«Evangeli apòcrif». ''L'Enciclopèdia.cat''. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana.[https://www.enciclopedia.cat/ec-gec-0232112.xml]</ref> Berrogeita hamar baino gehiago dira ebanjelio horiek.
 
[[Origenes]] [[Alexandria]]koak zera idatzi zuen: «Elizak lau ebanjelio ditu; hereseek, aldiz, asko».
 
== Etimologia ==
Apokrifo hitza [[antzinako greziera]]tik dator: ''από'', ‘urruti’ eta ''κρυφος'' ‘ezkutatuta’; [[latin]]: ''apócryphus''. Jatorriz ‘urruti ezkutatzea’ esan nahi zuen; poliki-poliki ‘ezkutatuta’, ‘iluna’ esanahiak hartu zituen. Hitz horrekin historikoki [[judaismo]]aren edo [[kristautasuna]]ren testuinguruan sortutako erlijio testuen eta idazkien bildumak definitzeko erabili izan da. Terminoa Elizaren lehenengo mendeetan idatzitako libu asko, nahiz eta itxura sakratuaren itxura izan, kanonigoak ez ziren lanak definitzeko erabili zen. Orokorrean liburu heretikoak gisa hartzen ziren.
 
== Ezaugarriak ==
Berrogeita hamar baino gehiago dira ebanjelio horiek. Gehienek Jesusen, batez ere haurtzaroa, eta apostoluen hitzak eta gertakizunak jasotzen dituzte.<ref>http://xxmendea.euskaltzaindia.eus/Corpus/testua.jsp?obra=2108&pb=0023&number=011&egilea=ALONSO%20Juan%20Carlos%20&izenburua=Nazareteko%20Jesus%20&urtea=1989%20&bilduma=%20&formalema=lema&galdera_mota=0&testu_hitza=baino&aurreratua=false</ref> Asko galdu egin dira edo zatiak bakarrik gordetzen dira. Hona hemen abidide gutxi batzuk:
<div style="font-size:100%; -moz-column-count:2; column-count:2;">
* ''San Pauloren ebanjelioa''
* ''San Joanen ebanjelioa''
* ''San Pedroren ebanjelioa''
* ''Maria Magdalenaren ebanjelioa''
* ''Judasen ebanjelioa''
* ''Jose arotzaren historia''
* ''Liber de Infantia Salvatoris''
* ''Markosen ebanjelio sekretua''
* ''Salbatzailaren mendekuaren ebanjelioa''
* ''San Pauloren eginak''
* ''San Joanen eginak''
* ''San Pedroren eginak''
</div>
 
== ''Santo Tomasen ebanjelioa'' ==
Garrantzitsuena Santo Tomasen izenean datorrena Goi Egiptoko hilobi batean aurkitu zen. Eskuizkribua bat zetorren IV. mendeko idazki gnostiko batzuekin, baina hau askoz lehenago idatzia zen. [[Kopto]] sahidiarrera egindako itzulpena edo egokitzapena da. Santo Tomasen Ebanjelioak ehun eta hamalau «esaera» dakartza, asko Itun Berritik hitzez hitz hartuak, denak Jesusen ahoan jarriak. Izaera gnostiko nabaria dario Ebanjelio honi, eta garrantzi handia du Lehen Elizako heresia hori ezagutzeko.<ref>https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c01614/eu_e_0059/e0059.html</ref>
 
== Euskaratutako testuak ==
 
== Ikus, gainera ==
* [[Bibliako apokrifoak]]
 
== Kanpo estekak ==
* {{es}}:[https://escrituras.tripod.com/textos_disponibles.htm Ebanjelio apokrifoen testuak gaztelaniaz.]
* {{fr}}:[http://remacle.org/bloodwolf/apocryphes/coptes1.htm Apofriko koptoak.]
{{autoritate kontrola}}