Dura lex sed lex: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
[[Axioma]] hau [[Erromatar Inperioa|Erroma]] zaharrean idatzizko legea sartzearen ondorioz jaio zen. Helburua legeak esanahi eraginkorragoa izatea idatzita ezagutzen denetik aurrera. Legea idatzita agertu zenetik aurrera, exekutatzailearen interpretazio libreak ez ziren eguneroko kontu izango. Idatzitako legearen existentziak interpretazio arbitrario guztia desagerraraztea ekarri zuen. Idatzitako legea saihestezin bihurtuko zen.
 
Hala ere, [[Hamabi Taula|Hamabi Oholetako legea]] argitaratu eta gero, idatzita ezagutzen den lege zaharrenetarikoa, jaulkitako lege kategoriakoen artean zaharrena, Erroman [[Patrizioak|patriziopatrizioek]]ek bere botere gehiegikeriekin segitu zuten Hamabi Tauletako legeak berak ematen zizkien pribilegioei esker. Azken finean Hamabi Oholak idatzi ziren batez ere klase nagusiak eta patriarkatuen onurarako. Horrela, Legeko Akzioak buruzagi eta lehen magistratu esku geratzen ziren, handiki horiek izaten ziren haien aurrean hasitako akzioak egokiak edo desegokiak ote ziren ebazten zutenek.
 
Beharrezkoa izaten zen, adibidez, hitz jakin batzuk errezitatzea magistratuaren aurrean. Errezitatu beharreko testua ezezaguna zen gehienentzat, hizkuntza esoteriko moduko bat.