Donostiako Udal Liburutegien Sarea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
Arzaken ondorengoa, [[Frantzisko Lopez|Frantzisko Lopez Alen]] (1866-1910) izan zen, Lopez Aizpuru lehenengo zuzendariaren semea zen eta aurretik liburutegiko laguntzaile izana Antonio Arzakekin. Karguaren jarraipena [[Práxedes Diego Altuna]]k hartu zuen, 1910etik 1931ra izan zen liburutegiko zuzendari. Haren garaian liburutegiak [[Fermín Lasala Collado]] (Donostia, 1832-1918), Mandasko dukearen dohaintza jaso zuen. Lasala liburuzale amorratua zen, bere etxean 10.000 liburu inguruko liburutegia zuen, politikan eta historian berezitua. Aldizkarien bilduma ere oso esanguratsua zen, besteak beste ''[[Gazette Nationale]]'' edo ''[[Moniteur Universel]]'' delakoaren bilduma zuen.
 
1931n [[Rufino Mendiola Querejeta]] izendatu zuten zuzendari. Mendiola liburutegiko laguntzaile izana zen 1923tik aurrera. Zuzendari izendatu eta hurrengo urtean Mendiolak Udal Liburutegia [[San Telmo Museoa|San Telmo Museora]] eraman zuen. Zuzendaritza garaian (1931-1962) [[Aldizkaritegi|aldizkaritegiaaldizkaritegi]]a sortu zuen, Udal Liburutegian urteetan zehar osatu zen Donostia bertako egunkari eta aldizkarien bildumarekin. Besteak beste aipagarriak dira ''[[Diario de San Sebastián]]'' (1878-1887), ''[[El Urumea]]'' (1879-1885), ''[[El Eco de San Sebastián]]'' (1883-1888), ''[[El Guipuzcoano]]'' (1888-1892), ''[[El Fuerista]]'' (1888-1898), ''[[La Libertad]]'' (1889-1893), ''[[La Unión Vascongada]]'' (1891-1903), ''[[La Voz de Guipúzcoa]]'' (1885-1936), ''[[La Constancia]]'' (1897-1936), ''[[El Pueblo Vasco (Donostiako egunkaria)|El Pueblo Vasco]]'' (1903-1936), ''[[El País Vasco]]'' (1923-1936), ''[[El Día]]'' (1930-1936) eta ''[[Frente Popular egunkaria|Frente Popular]]'' (1936).
 
Donostiako bilduma horiekin guztiekin eta Donostiatik kanpoko beste hainbat bildumarekin osatu zuen Mendiolak [[Aldizkaritegi|aldizkaritegiaaldizkaritegi]]a, liburutegiko sail berri moduan. 1951n, liburutegia San Telmo Museotik [[Konstituzio plaza]]ko [[Udaletxe Zaharra (Donostia)|Udaletxe Zaharrera]] eraman zen, aurretik udaletxe izan zen eraikinera. Mendiolaren ondorengoa 1966tik 1972ra [[Juan Bautista Olaetxea Labaien]] (Areso, Nafarroa, 1925) izan zen. 1970ean haurrentzako sail bereizia sortu zuen, liburutegiaren hirugarren solairuan, [[Concha Chaos]] liburuzainaren ardurapean. Olaetxearen hurrengoa Eulalia San Agustín (Madril, 1930 - Donostia, 2009), zuzendaritzan 1972tik 1995era egon zen. Eulalia San Agustinen garaian, 1986. urtean liburuen mailegu zerbitzua zabaldu zen. Handik urte batzuetara, 1994an Haur Saila Konstituzio plazako eraikinetik [[Fermin Kalbeton kalea|Fermin Kalbeton kaleko]] 25 zenbakira lekualdetu zen espazio zabalago batera, bertan bi zerbitzu sortu ziren [[Haur Liburutegi Nagusia]] eta [[Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea|Haur Liburuaren Dokumentaziogunea]]. Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Irargiren ekimen baten ondorioz, 1936 aurretik argitaratu ziren egunkarien mikrofilmazioa egin zen. Azkenik, Udal Liburutegiko aldizkarien katalogoa argitaratu zen. Eulalia San Agustinen ondorengoa Susana Soto (1995-2006) izan zen eta 2006tik aurrera Arantza Urkia. Azken hamarkadan Donostian 1936 arte argitaratutako egunkarien digitalizazioari ekin zaie eta gaur egun [https://www.donostia.eus/DonostiaKultura/donostiateka/ Liburutegi Digitalean] kontsulta daitezke, beste zenbait argitalpenekin batera.
 
1999an helduentzako zerbitzuak Konstituzio plazatik Alderdi Ederrera eraman ziren, Udaletxeko azpira espazio zabalago batera. 1999ko apirilaren 23an zabaldu zen zerbitzua eta bertan jarraitzen du. Gaur egun Donostiako Udal Liburutegiaren izendapen ofiziala Liburutegi Nagusia da eta hiru egoitzetan banatua dago: [[Konstituzio plaza]]ko erakinean funts historikoak, unitate teknikoa, jardueren aretoa eta zuzendaritzaren bulegoak daude; Alderdi Ederren berriz, helduentzako zerbitzua, eta azkenik [[Fermin Kalbeton kalea]]n Haur Liburutegia. Egun, Liburutegi Nagusia Donostiako Udaleko [[Donostia Kultura]]n integratua dago, Udal Liburutegien Sareko beste liburutegiekin batera.