Daphnia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
7. lerroa:
| image caption =
}}
'''Daphnia''' [[krustazeo]]en [[Genero (biologia)|genero]] bat da, [[Cladocera]] ordenakoa. Eskuarki '''daphniak''' esaten zaie, baina baita '''ur-arkakusoak''' ere, txikiak direlako eta igerian «saltoka» egiten dutelako, nahiz eta [[Arkakuso|arkakusoakarkakuso]]ak —[[intsektu]]ak direnez— daphnietatik oso urrun dauden biologikoki. Ur inguruneetan bizi dira.
 
[[Fitxategi:Daphnia pulicaria.jpg|thumb|]]
15. lerroa:
 
== Ugalketa ==
Dafniak [[partenogenesi]]z ugaltzen dira. Hau da, ernaldu gabeko sexu-zelula femeninoen ([[obulu]]en) garapenean oinarritutako [[ugalketa]] da. Ur-arkakuso edo daphnien ugalketa normalean udaberritik uda bukaerara arte izaten da. Giro-tenperaturak eragin handia du ugalketan, eta 25 eta 30  °C bitarteko tarte ideala du. Neguan, lehortea gertatzen denean edo [[ekosistema]] ur-arkakusoentzat kaltegarri bihurtzen denean, eme-belaunaldien ekoizpena eten egiten da.
 
== Elikadura ==
[[Fitoplankton|Fitoplanktonez]]ez elikatzen dira. Ur-arkakusoek [[krustazeo]] eta [[errotifero]] txikiak irents ditzakete, baina, normalean, iragazketaren bidez elikatzen dira, [[alga]] zelulabakarrak eta zenbait detritu organiko irentsiz, [[protisto]]ak eta [[Bakterio|bakterioakbakterio]]ak barne. Daphniak erraz manten daitezke legamia-dieta baten bidez, baina hori laborategian edo kontrolatutako inguruneetan gertatu ohi da.
 
== Kanpo estekak ==