Danteren Infernua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
{{lan infotaula}}
'''''Infernua''''' ({{lang-it|Inferno}}) [[liburuki]] bat da; ''[[Jainkotiar komedia]]'' (italieraz: ''Divina Commedia'') osatzen duen liburukietako bat, hain zuzen. [[Dante Alighieri]] poeta da egilea, eta [[Erdi Aroa]]ren azkenaldera idatzia da (1304-1321). ''Jainkotiar komedia''n, Dante da protagonista, eta haren bidaia azaltzen du, infernutik, [[Purgatorio|purgatoriotikpurgatorio]]tik eta [[Paradisu|paradisutikparadisu]]tik igaroz, [[Virgilio]] erromatar poeta gidari izanik. ''Infernua'' da lehen atala —hots, Danteren lehen egonaldia—, eta han erlijio paganoko zein kristauko pertsonaiekin egingo du topo, [[Luzifer|Luziferrengana]]rengana heldu arte. Ondorengo mendeetan zehar kulturan errotu eta eragin literario, artistiko zein historikoak ere izan zituen. Egun dugun infernuaren ideia orokorrean eragiteaz gain, garaiko tradizio kulturala jaso zein lekuko [[Dialekto|dialektoendialekto]]en [[Hizkuntzalaritza|linguistikan]] sakondu zuen.
 
== Dante Alighieri ==
Durante Alighieri berezko izena duen [[Dante Alighieri]] poeta, 1265. urtean [[Florentzia|Florentzian]]n jaiotako filosofo eta politikari italiarra dugu, eta 1321. urtean [[Ravenna|Ravenan]] hil zen. Bere familia, Florentziar behe nobleziari zegokion eta gaztetatik jaso zuen politikan, literaturan, gramatikan eta beste hainbat disziplinatan formakuntza. Are gehiago, [[Bruneto Lattini|Bruneto Lattiniren]]ren pupiloa izan zen, Erdi Aroko [[Humanismo|humanismoarenhumanismo]]aren figura garrantzitsua izan zena.<ref>IRIARTE CASTILLO, E.: El infierno de Dante imaginado por Gustave Doré. Zaragozako unibertsitatea, filosofia eta letren fakultatea, 2019/2020. 27. orr. </ref> Dantek, hainbat lan idatzi zituen, baina horiek ulertzeko, nahitaezkoa dugu berak bizitako testuinguru politiko soziala azaltzea:
 
XII. mende amaiera eta XIII. mende hasierak hartzen dituen etapa florentziar honetan, hainbat gerra eta gatazka erlijioso eman ziren; lehenik eta behin [[güelfo eta gibelinoen arteko gatazka]] emango zen; hau da, lehen taldeak, [[Baviera]] eta [[Aita santu|Aita Santutza]] defendatzen zuten bitartean, bigarrenek [[Sakro Inperio Erromatar Germanikoa]] defendatzen zuten. Honek, Florentzia eramango du egoera latz eta ezegonkor batera, Dante horrela, politikan sartu nahi izango da.<ref>Ibid., 27. orr.</ref> Haren Jainkotiar Komedian ikusiko dugun bezala, Florentziako hiriaren deskribapena egingo digu baita erreferentzia zuzenak ere, azken finean, pekatuan erori den hiri bat bezala planteatuko baitigu.
 
Danteren produkzio literarioari dagokionez, hurrengo obra garrantzitsu hauek ditu: ''[[Vita nuova]]'' (1292-93), [[Beatrice|Beatricekin]]kin experimentatutako amodioari buruzkoa; ''[[Convivio y De Vulgari Eloquentia]]'' (1304), honetan, bere bisio kultural eta politikoa kontatzen du; ''[[De Monarchia]]'', [[Enrique VII|Enrique VII.ak]] Italia inbaditu ostean, kontatzen du enperadore baten koroazioaren garrantzia, Aita Santutzaren aurrean. Azkenik, Jainkotiar komedia (1304-1321) aipatu beharko genuke, Danteren azken obra izanik, hark Virgilio poeta klasikoaren laguntzaz egiten duen bidai bat narratzen digu, infernutik, purgatoriotik eta paradisutik igarotzen direlarik.<ref>Ibid., 28. orr.</ref>
 
== Infernuaren estruktura ==
Purgatorioak eta paradisuak ez bezala, infernuak duen estruktura zigorrean oinarritzen da eta ez aldiz, moralean. Beraz, infernuaren errepresentazioak bat egin behar du zigortzeko den eremu espazial batekin. Gainera, Danteren garaiko zientziak adierazten zuen bezala, uste zen eguzkia izar bat zela eta lurra, bere aldetik, unibertsoaren erdialdean zegoela mugiezin. Lurraldearen zentroan, Jerusalem aurkitzen zen, eta honen inguruan zegoen [[Golgota|Golgota mendiaren]] azpian, egongo litzateke Dantek haren poeman aipatzen duen infernua.<ref>IRIARTE CASTILLO, E.: op. cit., 13. orr. </ref>
 
Infernua harrera batez eta bederatzi zirkuluz osatua dago eta ostera aztertuko dugun bezala laugarren kantutik aurrera, zirkulu bakoitzak [[Bekatu|pekatu]] bana du protagonista, eta gero eta okerragoa izan pekatua, hare eta gogorragoa izango da inposatuko den zigorra. Bederatzigarren zirkulua pasa bezain pronto, Luziferrekin egiten dugu topo.<ref>Ibid., 13. orr. </ref>
 
=== Infernuaren harrera (I, II eta III kantuak) ===
Dantek infernuaren ateak zeharkatu bezain pronto, aurkitzen duen lehen espazioa harrera-lekua izango litzateke: Bere burua oihan ilun batean aurkitzen du, aurretik testuinguruan aipatutako Florentzia dekadente horri eramaten gaituena; izan ere, gatazka politikoek, Aita Santuaren gidaritza falta… Florentzia hiriak infernuarekiko gero eta antz gehiago hartuz zihoan. Bertan, hiru piztirekin egingo du topo; alde batetik, pantera izango dugu, lizunkeriaren sinbolo; bestetik, lehoia, harrokeriaren sinbolo dena eta azkenik, otsemea, abariziaren pekatuaren errepresentatzaile gisa (gogoratu, otsemea dugula Erromaren sorkuntzaren mitoan, eta italiaren sinbolo bihurtu izan zela horren ondorioz). Hiru pizti hauek, florentziarren pekatuen adierazgarri izango dira.<ref>NEIRA SOTO, K.: El infierno de Dante. Lo esencial es invisible a los ojos. Chileko unibertsitatea, filosofia eta giza zientzien fakultatea. 4-5. orr. Eskuragarri: <nowiki>https://www.researchgate.net/profile/Katherine-Soto-Neira/publication/321480151_El_Infierno_de_Dante/links/5a236fba4585155dd41cc83e/El-Infierno-de-Dante.pdf</nowiki> (Azken kontsulta: 2021/03/29) </ref>
 
Momentu honetan, Dante kikildurik, Virgilioren laguntza eskatuko du, miresten zuen Antzinateko poeta izanik hain zuzen ere. Virgilio, arrazoiaren errepresentazioa izango da, eta gure poeta lagunduko du infernuaren bidai horretan, bere gidari izanik. Virgilio agertaraziko duten hiru emakume ditugu: [[Beatrice]] (lehen aipaturiko bere maitasun platonikoa) [[Santa Lucia]] (erlijio kristauaren martirretako bat); azkenik, [[Maria|Ama Birjina]] izan daitekeena. Honen atzean dugu Hirutasunaren sinbologia, bere obran oso errekurrentea izango den zenbaki kristaua izanik. Gainera, ezin dugu aurrera egin Beatriceren papera aipatu barik; izan ere, Beatrice santutzen du, ongiaren errepresentazioa izanen. (Lehen kantua).<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 4-5. orr.</ref>
 
Hortaz, infernuaren ateak zeharkatzera doaz. Bertan, [[Aqueronte]] ibai ertzean, arima batzuk topatzen dituzte, infernutik barne ez at daudenak: Pertsona hauek, ez ziren ez txarrak ez onak izan ([[Celestino V.|Celestino V.arekin]]arekin topo egiten du), bertan zigortuak dira estandarte zuri baten atzean korrika egitera behartuak egonik, erle eta liztorrek jarraitzen dituzten bitartean. Jarraian, Aquerontea zeharkatzeko ontzian sartzen dira, [[Caronte]] dugularik gidari eta orain bai, infernuaren zirkuluetan barneratuko dira gure bi poetak.
 
=== Lehen zirkulua: Limboa (IV Kantua) ===
Gure bi poetak, lehen zirkulu honetan hurrengo arimekin egingo dute topo: bataiatu ez direnak eta kristautasuna sortu aurretik jaio ziren pertsonaiak agertuko dira eta zerura igotzeko jainkoaren grazia jaso ez dutenak. Pertsonaia hauek azken finean, ez dira zigortuak izango, ez baitzuten kristoren jarraitzaile izateko aukerarik izan, baina Kristotik hurrun egoterakoan, ezin dira paradisuan egon. Bertan, Atziñaroan oso garrantzitsuak izan ziren hainbat intelektual egongo dira; Virgilio bera, bertako gazteluan bizi da. Beraz, Dantek, [[Homero]], [[Horazio|Horacio]], [[Publio Ovidio|Ovidio]]… ezagutuko ditu; baita [[Sokrates]], [[Platon]] eta [[Aristoteles]] filosofoak ere.<ref>CEA ANFOSSI, P.: Política en el Infierno; Dante Alighieri y el develamiento de una interpretación de la Commedia. Chileko conepción unibertsitatea, arte eta humanitateen fakultatea, 2013. 70. orr. Berreskuratua: <nowiki>http://repositorio.udec.cl/bitstream/11594/833/1/Tesis_Politica_en_el_Infierno.Image.Marked.pdf</nowiki> (Azken konstulta: 2021/03/29)</ref> Aipagarria da ere, Dantek aurkitzen dituen filosofo hauek miresten dituela eta aurretik aipatutako ''Monarchia'' obrako ondorioak horietan oinarrituak daudela.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 5. orr. </ref>
 
=== Bigarren zirkulua: Lizunkeria. (V kantua) ===
Hurrengo zirkulu honek zazpi pekatuei egingo die harrera, lizunkeria lehen pekatu protagonista izanik. Beraz, zirkulu honetan, arrazoia alde batera utzi eta haien pasioek bultzatuta jokatu dutenak izango ditugu. Hauek iada zirgotuak dira, eta amaierarik ez duen zurrunbilo baten barne egongo dira betiko. Zurrunbilo horretan Dantek Francescarekin egingo du topo; izan ere,  bere koinatu eta amorante Paolorekin harreman sexualak izateagatik dugu zirgortua (biak ditugu infernuko zirkulu honetan).<ref>Ibid., 5. orr. </ref>
 
Esan bezala, infernuaren estruktura pekatu leunetik okerrenera antolatuta dago, aditzera ematen diguna lizunkeria, zazpi horietatik leunena izango litzatekeela; Gauza da, Dantek V. kantua amaitzerakoan, bikotea barkatzen du, amodioaren kontuarekin askoz ere gupidatsua baita.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 5. orr. </ref>
 
=== Hirugarren Zirkulua: Sabelkeria (VI Kantua) ===
Aurreko istorioarekin lotuta, bikotearekiko pena senti bezain pronto, hurrengo zirkuluan agertzen da, hemen, sabelkeria praktikatzeagatik zirgortuak direnak aurkitzen ditugularik.  Hauen zigorra hurrengoa dugu: Betiereko ekaitz bortiz batengatik astinduak izatea, gainera, hiru buru dituen txakur - monstruo batek ([[Cerbero]]) ere atormentatzen ditu bertako arimak.<ref>Ibid., 6. orr.</ref>
 
Lizunkeriarekin batera, salbelkeria bezalako pekatuak arrazoimena alde batera utzi eta senak bultzatutako pekatuak ditugu. Momentu honetan, oso garrantzitsua den debate filosofiko baten aurrean aurkitzen gara; izan ere, Danterekin batera, [[Francesco Petrarca|Petrarca]] eta [[Giovanni Boccaccio|Bocaccio]] bezalako autoreek humanismoaren lehen zantzuak emango dituzte, arrazoimenaren aldarrikapen sutsu hori izango duena definizioz.<ref>Ibid., 6. orr.</ref>
 
=== Laugarren zirkulua; Zuhurkeria. (VII kantua) ===
Amildegian aurrera egin ahala, laugarren zirkuluan sartzen gara, zeinetan zuhurrak aurkitzen ditugun. Nola ez, zirkulu honetan [[Pluton (mitologia)|Pluto]] aurkitzen dugu, aberastasunaren jainkoa, alegia. Oso aipagarriak dira Danteren hitzak, hemen aurkitzen ditugun pertsonaien definizioa ematen digunean kontuan hartu behar dugu Dantek Idazki Santuan idatzia zegoen bezala, kleroak ezin zuen haren jabetzaren menpe urrerik, ez zilarrik ezta kobrerik ere izan.<ref>Ibid, 6. orr.</ref>
 
Bestalde, bi talde agertzen zaizkigu zirkulu honetan; alde batetik, aipatutako kleroak, urreaz jabetzen zirenak eta bestetik, aberastasun oro irazten zituztenak. Hauen arteko betiereko borroka izango dugu; izan ere, batak urrea batu nahiko du eta besteak, huraxe irazi. Virgilio arima hauekin hitz egiten saiatuko da, baina segituan ikusiko dute ezinezkoa dela, haien arteko borroka horretan murgilduegiak baitaude.<ref>Ibid., 6. orr.</ref>
 
=== Bostgarren zirkulua: Zekenkeria (VII kantua) ===
Laugarren fosatik jaisten diren unean beste infernuko maila batetara iristen dira; bertan bizitzan zehar haien aberastasunak ongi maneiatu ez dituztenak aurkitzen dira, eklesiatiko tontsuratu zein laikoak ere, haien artean zirkulu moduan talka eginez eta beti esaldi berdinak errepikatzera kondenatuak izanik. [[Fortunaren]] jainkosa edo figura aipatzen da, antzinateko kultura klasikoko beste figura bat, eta lurrean bizi diren gizonen arrakasta edo galeraren bultzatzailea dena. Puntu edo zirkulu horretatik Estigia lakura edo urtegira jotzen dute, ur beltzak dituena.Bertatik suminaren pekatuaren arabera kondenatuak ikusten ditu, elkarri joka eta haginka dabiltzalarik biluzik. Sumindura (VIII kantua): [[Estigia]] Hadeseko afluenteetako bat izanik, honen ur beltzen inguruan suminaren pekatuan zigortuak agertzen dira,  jotzen, haginka eta urak zikinduaz eta berotuaz.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 7. orr.</ref> Bertan itsas-gizon bezala edo hau gurutzatzeko ontziaren arduraduna [[Flegias]] dugu.<ref>Ibid., 7. orr.</ref> Zeharkatzen ari direlarik, besteak beste, zikintasun, lokatz eta ur ilun artean ematen diren sufrikarioak deskribatzen ditu Dantek, horien artean haien itsasontzira hurbildu eta azkenean ur zikinek irentsia amaitzen duen [[Filippo Argenti]] pertsonaia historikoa agertzen delarik (Filippo Cavillucci Argenti, florentziako aristokrata eta Alighieri familiaren etsaia zen familia-sagaren partaidea, izan ere güelfoen partido politikoa zuri eta beltzetan banatzean, beltzak zirenak irabaqzita, Argentik Danteren ondasunak bereganatu zituen). Ondoren [[Dite]] hirira hurbiltzen ari direla abisatzen dio Virgiliok, pekatuaren hiri, mezkitak honen ortzi-mugan ikusten direlarik. Hemen [[Meskita|mezkitak]], erlijio [[Musulman|musulmanarenmusulman]]aren sinbolo, pekatuaren sinonimotzat uler daitezke, hau da eliza [[Kristautasun|kristau]] baten aurkako figura bailitzan.<ref>Ibid., 7. orr.</ref>
 
=== Dite hiriko mugaldea (IX kantua) ===
Pekatariak eta hildakoak hiriaren edo zonaldearen kanpoaldean kokatuta sarrera ezeztatzen diote batez ere Danteri, nahiz eta Virgilio konbentzitzen saiatu, deabruek ateak itxiko dizkiete. Honela bada, hiru infernuko suminak/eriniak agertuko zaizkie sugez inguratuta eta ilea sugegorriz osatua ere, haien bularra hatzez urratuz eta garrasika, [[Medusa]]/Gorgona deituko zutela adieraziz. Azkenean ordea, zerutik bidalitako figura bat agertuko da, aire zikin eta kez-betetakoa urrunduz atea irekiko diena azkenean.<ref>ALIGHIERI, D., MARTÍNEZ DE MERLO, L. (Itz.): Divina comedia. Madrid, Cátedra, 1988, IX. kantua.</ref>
 
=== Seigarren zirkulua: Heresia (X kantua)<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 7-8. orr.</ref> ===
Hiriaren barnean, hilobiz betetako gune ilun bat ikusiko dute, bertatik irteten diren garrasiak, oihuak eta giro zapaltzaileak izutuko ditutelarik, bertan kristautasuna zlanatzatan jarri edota beste erlijio/sekta edo gidari bati jarraitu ziotenak daude. Josafateko bailaratik haien gorpuak iritsiko direla adierazten dio Virgiliok eta [[Epikuro|Epikurorekin]]rekin bezala, arimari atentzioa jartzen ez bazaio hau gorpu materialarekin hiltzen dela dio. Josafat-eko bailaran Jainkoak arimak zigortzen edo epaitzen omen ditu, egungo Jerusalem inguruan. Epikuro antzinateko filosofoa hemen zentzu negatiboz ulertu behar dugu, garaiko kristautasunaren aszetismoak ez bezala bizitza hedonistikoa bultzatzen zuelako, nahiz eta ondoren berirakurketak egin ziren oraindik ere materialtasunean ulertzen zuten, hortik heresiaren zonaldean aipatzea Dantek. Epikuroren jarraitzaile herese moduan eta botere erlijiosoaren aurkako moduan [[Farinata degli Uberti]] pertsonaia agertzen zaigu, eta honek Danterekin tinte politikoak dituen elkarrizketa bat mantenduko du, honen azkenaren exilioa ere aipatuz.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit., 8. orr.</ref>
 
=== Zazpigarren zirkulua: Biolentzia (XI., XII, XIII, XIV, XV, XVI eta XVII. kantuak) ===
55. lerroa:
 
=== Bederatzigarren zirkulua: Traizioa (XXXI kantutik XXXIVraino) ===
Iruzurraren eta gaizkiaren antzeko alderdia erakusten dute azkeneko zirkulu hauek, hala ere, azkeneko honek pekatariak harengan konfiantza zuten horien aurka jokatzeagatik dira zigortuak. Hemen zaindari eta era berean zigortu moduan erraldoiak aukitzen dira, boteredunen edo jainkoen aurka altxatzeagatik famatuak ziren figura mitologikoak, infernuaren erdiguneko putzu sakonaren inguruan zintzilik. Honela bada, justifikazio honen barnean kokatu genezake Luzifer berbera. Zirkulu honek era berean antolaketa propioa dauka: Caina lehen zatia, bertan Caín haren anaia traizionatu eta hil zuelarik kokatzen da; bigarren zatia Antenora; hirugarrena Tolomea eta azkena Judeca (bertan Judas Iskariote egonik, Kristo etsaiei saldu ziena). Luzifer bera edo deabru nagusia zentruan legoke, haren hiru ahorekin Kristoren etsaiak eta pekatariak irentsi eta urratuz.<ref>NEIRA SOTO, K.: op. cit.,10. orr.</ref>
 
Infernuaren deskribapen ikaragarria (danteskoa moduan definitu ohi dena, izugarria, ikaragarria, beldurgarria edo gordina moduan) eta honen antolaera eta zigor bakoitza pekatuekiko lotuta azaldu ostean, Dantek haren bidaia Purgatorio eta ondoren Paradisuko lurraldeetan eta zirkulu ezberdinetan zehar ere jarraitzen du, azkenean Empireora iritsirik haren maite Beatrizenganaino.
 
== Harrera eta eraginak ==
Dante Alighieri (1265-1322) Errenazimentuko ideien pixkanakako errotzearen arduradunetako bat bezala izendatzen da askotan, haren obraz egungo italiar hizkeraren dialektoetako bat perfekzionatzen eta honen bidez goi-mailako literatura sortzea bultzatu zuen; era berean literaturako deskribapen guztiz naturalista, beldurrezkoak baliaturik infernuaren imaginario popularrean eragin zuen. Aurreko garaietako bai eta garaikideak ziren pertsonai eta ohitura kulturalak jaso zituen haren idatzietan, honela iturri historikoa ere kontsideratu dezakegu literarioa eta artistikoa izateaz gain.
 
=== Eragin literarioak ===
Jainkotiar komedia obra egiterako orduan, Antzinateko zein Erdi Aroko hainbat autoreren idatzizko iturrietatik edan zuen gure Dantek, autore horietako asko ere protagonistak izan direlarik aurretik egindako analisian ere bai. Asko dira Danteren obra influentziatu zuten obra klasikoak, hori dela eta, pagano eta erlijiosoen (bai kristau, bai islamiarrak) hautaketa bat egingo dugu, kontuan hartuta infernuan zentratzen ari garela. Bestalde, garaian ez zuen oso harrera onik izan (sate baterako, Bocaccio dugu iturri zuzen bezala, Dante aipatzen duena eta haratago joanik, Commedia izena izango zuen poemari Divina gehitu ziona), baina hurrengo garaietan zehar, irizpide bihurtu zen, arestian aipatu dugun bezala, bai artearen historian baita literaturaen historian ere, egun, literatura unibertsaleko klasikoetako bat kontsiderantze delarik.
 
==== Antzinateko iturriak ====
Danteren infernua aztertzerakoan beraz, mitologia klasikoan garrantzitsuak izan ziren pertsonaiak zein autore eta filosofoak aipatzen dira; Danteren bidaia kide propioa ere, Virgilio autore klasikoa dugularik. Asko direnez aipatzen direnak, hiru heroi hartuko ditugu eta horiei buruz aritzen diren lau bat iturri; Virgilioren Eneida, Homeroren Iliada eta Odisea, Ovidioren metamorfosia eta Estazioren akileidak azkenik.
 
Horietatik lehena, [[Akiles]] dugu,<ref>Homero, Iliada, passim; II, 681 - 694; XI, 625; 771- 790; Odisea XI, 477 s.; XXIV, 39; Virgilio, Eneida VI, 56 ss.; Ovidio, Metamorfosis XII, 40 - 140; 597 - 609; Estacio, Aquileida. </ref> [[Tesis]] jainkosaren eta [[Peleo|Peleoren]]ren seme mortala izan zena. Hori dela eta, Tesisek Estigia izeneko ibaian sartu zuen Akiles, hilezkor bihur zedin. Hala ere, prozesu hori ezin izan zen bete; izan ere, Tesisek orpotik zuen ebatua, ur korronteak Akiles eramatea ekidin nahi baitzuen, honek ez zuelarik ahalbidetu likido hilezkor horrek ukitzea.<ref>DRUILLE, P.: “Los héroes clásicos y Ulises: reminiscencia e invención trágica en La Divina Comedia”, in RAQUEL MIRANDA, L. et al. (ed): Héroes Antiguos en espejos, personajes clásicos y cristianos en la literatura de la Edad Media. La Pampa, EdUNLPam, 2019. 127. orr. </ref> Hortik datorkio hain famatua den “Akilesen orpoa”, ahultasunaren sinbolo bilakatu izan dena (Akiles hilezkorra baita orpo horren ondorioz); izan ere, Troiako gudetan, Parisek zaurituko du orpoan eta hil egingo da (Higinoren fábula 107). Dakigunez, [[Paris (mitologia)|Parisek]], Akiles polixemana maitatzeagatik hil egin zuen, hori dela eta, Dantek, Bigarren zirkuluan sartuko du, lizuntsuekin batera (infernuaren V. kantuan). Historia horren barnean ere Helenaren izena aipatzen du, Virgiliok eta Homerok [[Troia|Troiako gudateen]] erreponsable gisa hartzen baitute. Poetak (Dantek) honela dio:
{{aipu|Elena vidi, per cui tanto reo<br/>
Tempo si volse, e vidi il grande Achille,<br/>
75. lerroa:
Ezinbestekoa izan den beste heroi klasikoa dugu Eneas,<ref>Eneasen analisirako iturriak: Homero, Ilidada II, 819 ss.; V, 166 - 275; 297-317 ss.; etab; Virgilio, Eneida. </ref> Infernuko lehen kantuan agertzen zaigu iada, Limboan aurkitzen den pertsonaia izanik. Kontuan hartu behar dugu, Virgiliok esaten duela heroi justu honi kantatu izan ziola, hortaz, justizia delako bertute kardinalaren errepresentazioa izango dugu [[Eneas]]. Heroi hori Sibilak gidatu zuen infernurantz. Beraz, Dantek adibidetzat hartuko dut; paralelismotzat, alegia.<ref> DRUILLE, P.: op. cit., 132. orr. </ref>
 
Azkenik, [[Ulises|Ulisesen]]en kasua izango genuke eta heroi klasiko guztien artean, komedian zehar gehien errepikatzen dena. Infernuaren kasua aztertzen ari garenez, haren garrantzia aipatuko dugu kapitulo honen XXVI kantuan: [[Diomenes|Diomenesekin]]ekin batera agertzen zaigu, iruzurrezkoen artean, alegia. Dantek Virgiliori Ulisesengatik galdetzen dio, eta Virgiliok, kontatzen dizkio hark egindako pekatu guztiak: [[Troiako Zaldia|Troiako zaldia]]; Aquilesi egindako iruzurra eta azkenik; Paladioren lapurreta.<ref>Ibid., 143. orr. </ref>
 
Bestalde, filosofia klasikoko hainbat filosofo ere aipatu ditugu analisian zehar, beraz, jakin dezakegu, filosofo hauek miresten zituela eta horien textu eta ideiak ere ezaugutu izan zituela; esate baterako, oso aipagarria dugu zelan Virgiliok, XI. kantuan, Aristotelesen ''[[Etika Nicomaquea]]'' aipatzen duen, Infernuak jasotzen duen estruktura azaltzeko; hau da, bekatuen hierarkia (aurretik aipatutakoa), arrazoiaren erabileraren arabera kokatuta dago, Aristotelesen ereduari jarraiturik. Hori dela eta, hainbatetan azpimarratu nahi izan dugu, arrazoia alde batera utzi eta pasioen gehiegikeria bat ikusi dugula, pertsonaia hauek infernura eraman dituztena. Honek ere aditzera ematen digu Dantek zubi bat egin zuela Erdi Aroko [[Teozentrismo|teozentrismotikteozentrismo]]tik (neoplatonimostik hurbilago zegoen ideologia), errenazimenduko [[Humanismo|humanismorahumanismo]]ra (Aristotelesen filosofia berreskuratuko da).
 
==== Erdi Aroko iturriak ====
86. lerroa:
Azkenik, Erdi Aroko influentziekin amaitzeko, bisio literaturari buruz hitz egin beharko genuke, oso zabaldua izan zen generoa. Bisio guzti hauek izugarria den espazio bat egingo dute infernuaz; esate baterako Bedak idatzitako hiru bisio ezberdin aipatuko ditugu (''Elizaren historia''n idatzia, VIII. mendean): Lehenengoa, [[Fursaren bisioa]] izango litzateke, zeinetan zeru azpian dagoen haran ilun batetaz hitz egiten digun, lau sute daudelarik, lau pekaturi dagozkienak. Bigarrenean, [[Drythelmen bisioan]] ere sutan dagoen haran bat aipatzen da, zeinetan arima atormentatuak agertzen zaizkigun. Azkenik, [[Bernoloren bisioan|Bernoloren bisioan,]] infernua putzu sakon bat bezala deskribatzen da, nondik su eta kea irtetzen den.<ref>''Ibid.,'' 32. orr. </ref> Beraz, kontuan hartuta Erdi Aroan zehar bisioen gaiak izandako garrantzia, baliteke Dantek esku artean izan zituela bisio hauek deskribatzen zuten infernuaren inguruko teoriak, eta horietan oinarrituta, haren infernuaren irudia gauzatzea.
 
Bestalde, nahiz eta argi utzi izan dugun iturri kristauek izandako difuzioa Erdi Aroan zehar, ez zen erlijio bakarra izan. Are gehiago, erlijio islamiarrak izugarrizko zabalkundea lortu zuen egindako konkistei esker eta mendebaldeko kulturak, ekialdetik ekarri zuten hainbat berrikuntza jasoko zituen. Danteren kasua ez da salbuespena izango; izan ere, Dantek mundu arabiarrean sortutako iturrietaz hornitu izan zen, haren De vulgari eloquia testuan aipatzen duen bezala: Mirah-eko kondaira delakoan, adibidez, profetak [[Jerusalem|Jerusalemetik]]etik zerura egiten duen ibilbideaz gain, bertatik [[Gabriel (goiangerua)|Gabriel goi aingeruarekin]] egiten duen bidaia infernura kontatzen da, antzekotasun ikaragarriak aurki ditzakegularik Danteren bidai horretan ere.<ref>GIL DOMINGUEZ, R. et. al.: “La figura de Dante en su contexto histórico. Su pensamiento político.” Berreskuratua:  <nowiki>https://arqueopatas.files.wordpress.com/2012/05/dante.pdf</nowiki> 15. orr. (Azken kontsulta: 2021/03/29)</ref>Bestetik, [[Abenarabi]] filosofoak planteatutako planu trazatutako arkitekturan (''[[Fuhurat]]'' izeneko diseinuak) oinarritu zen Dante infernuaren estruktura zirkular hori egiterako orduan.<ref>SECO SANTOS, E.: “La Divina Comedia”. Didáctica. Lengua Y Literatura, 3, 103. Berreskuratua: <nowiki>https://revistas.ucm.es/index.php/DIDA/article/view/DIDA9191110103A</nowiki>  105. orr. (URTEA 1991)</ref>
 
=== Danteren Infernua arte plastikoetan ===
Dantek, garaian sortzen ari zen pixkanakako humanismoak bai eta arrazionalismoaz ere garaira arte planteatu ez zen infernuaren irudi ordenatuagoa osatu zuen, azkenik mendebaldeko kulturaren oinarri bilakatu delarik kontzeptual zein bisualki. Ezin dugu ukatu, erdi aroko [[Azken auzi|Azken Epaiketen]], deabruen, pekatuen eta Apokalipsiaren irudikapenen eragina izan zuela Dantek seguraski, batez ere Florentziar zonalde inguruan existitzen ziren ereduena. Dante rudimenak sortzen zizkion kontzeptu eta irudiak letren bitartez adierazteko gai zen, honi izan zuen antzinate klasikoko testu eta mitoen eragina kontuan hartuta Horazio poetaren ''[[“ut pictura poesis”]]'' <ref>MARTÍN GAYANGO, Mª de los A.: “Ut pictura poesis” en la historia: Del siglo xvi al siglo xx” in Tiempo y sociedad. Núm. 11, 2013, pp. 166-182 ISSN: 1989-6883, 167. orr.</ref>kontzeptuarekin lotzera garamatza. Ikusiko ditugun eredu guztiek eta orokorrean Danteren Jainkotiar Komediako eszena konkretuen esanahi propioetatik haratago irakurketa sinboliko orokorra arimaren transzendentziarena litzateke; hau da [[neoplatonismo]] eta [[Fenomenologia|fenomenologiarenfenomenologia]]ren ildotik ideia eta birtute/balore gorenenetarako bidea eta giza-naturaren birtute eta pekatuen definitzea. Danteren idatziek eta irudi plastikoek hortaz elkar-elikatze prozesu bat sortzen dutela esan genezake. Garaiko Florentzian eta inguruetan gainera ospetsuak egiten ari ziren artista plastikoekin harreman estua izan omen zuen Dantek, [[Giotto di Bondone|Giottorekin]] adibidez izan zuen hartu-eman intelektuala eta adiskidetasuna.<ref>LANSING, R.: The Dante Encyclopedia. New York, Routledge, 2010, 447. orr.</ref>
 
Garaiko zein ondorengo arte plastikoetan kasu eragin argia izan zuen, infernuaren eta pekatuen irudikapenean ez ezik, obra literario garrantzitsu hau inspirazio iturritzat hartzen zuten bestelako obretan ere edo obra hau sortzeko baliagarri izan ziren irudiekiko loturan, besteak beste hurrengoak eredutzat har ditzakegularik:
 
Monstruoen, deabruen eta gaizkileen irudikapenaren oinarri garrantzitsu bat suposatzen du, batez ere erdi aro amaierako [[Bestiario|bestiarioenbestiario]]en tradizioa jasorik Dantek “monstruo” hauen natura deskribatzen digu. [[Victoria Cirlot|Victoria Cirlotek]]ek erdi aroko iruditeria fantastikoari buruzko estudioa burutzean, hauek Jainkoak sortutako naturaren beraren adierazpen bezala ulertzen ditu, gizakiaren berezko irudimen ahalmenetik haratago.<ref>PEREZ DIAZ, E.: “La lógica de lo monstruoso en el Infierno de Dante” in Culturas Populares [en línea]. Julio - Diciembre 2007 (5). ISSN 1886-5623, 3. orr.</ref> [[Kappler|Kapplerrek]]rek, erdi aro amaierako pentsamenduak irudi hauek nola ulertuko zituen aztertzeko orduan (hau da, haien normalitatetik kanpo baina Jainkoaren sorkuntzaren barne), [[Agustin Hiponakoa|San Agustin]] bera aipatzen du, ''[[Civitas Dei]]'' haren obrako zita batez.
 
Cirlotek era berean [[Thomas de Cantimpré]] aipatzen du, XIII. mendeko [[Dominiko|dominikotarradominiko]]tarra (Danteren garaikidea hortaz).
 
Ezin dugu ahaztu finean, Danteren obrako deabru eta munstroen deskribapenak ulertzeko errenazimentuan benetan garatuko zen ideia gogoan eduki behar dugula: Ongia edertasunarekin lotuko da eta munstroa edo normalitatetik kanpokoa den horren formak era batean edo bestean sinbologia moral bat edukiko duela, bekatu edo gaizkiarekin lotutakoa askotan; funtsean ohiturak edo moralak forman du bere isla. Honela bada ulertu ditzakegu [[Karon]], [[Minos]], [[Zerbero]] eta bestelako pertsonaien irudikapena mende hauetan zehar orokorrean.<ref>PEREZ DIAZ, E.: op. cit. 32. orr.</ref>
 
[[Fitxategi:Sandro Botticelli - La Carte de l'Enfer.jpg|thumb|S. Boticcelli. Danteren Infernua. 1480-81. ]]
Ezin dugu ahaztu infernuaren antolaeraren inguruko lan plastikoak edo mapak ere osatu zirela garaian, batez ere [[Bocaccio]]k bultzatutako balio-ematea zela eta, horren eredu dugu [[Sandro Botticelli|Sandro Boticellik]] burututako infernuaren eskema, lan literarioa jarraituta aipatutako maila eta zulo guztiak eta bertako pekatuak irudikatzen direlarik, adituen esanetan obraren edizio ezberdinen ilustrazio moduan izan ziren sortuak 1480-81 inguruan, [[Medici|Medicitarren]]tarren eskaerapean.<ref>PEREZ DIAZ, E.: op. cit. 32. orr.</ref>
 
 
Dante bera, garaiko letra-gizon edo intelektualen zerrendan ere kontsideratua izan zen askotan, horren frogetako bat dugu Andrea del Castagnok, 1450 inguruan [[Carducci Villa|Carducci Villan]]n osatutako gizon eta emakume garrantzitsuen galerian Dante bera agertzea, bere sinbolo ezaugarrizkoenekin, poeta koroatu bat bailitzan. Rafaelek berak ere Vaticanoan burutu zituen freskoetan irudikatu zuen ([[Sakramentu Santuaren Disputa]] edo Danteren Erretratua, 1510 ingurukoak).<ref>Musei Vaticani web-orrialdea: “Estancias de Rafael”: <nowiki>https://www.museivaticani.va/content/museivaticani/es/collezioni/musei/stanze-di-raffaello.html</nowiki> (Azken kontsulta: 2021/03/21).</ref> Deigarria da Danteren erretratugintza benetan naturalista izatea, honen arrazoia seguraski poetari hil orduko egin zioten argizarizko maskararen kontserbazioagatik izana.
[[Fitxategi:Puerta del infierno Rodin Museo 3.jpg|thumb|214x214px|Rodin. Infernuko Atea. 1880-1917. ]]
[[Auguste Rodin|Auguste Rodinek]]ek [[Camille Claudel|Camille Claudelekin]]ekin batera, [[Lorenzo Ghiberti|Ghibertiren]] Florentziako bataiategiko [[San Joan bataiotegia (Florentzia)|Paradisuko ateak]] inspirazio iturritzat hartuta eta Dante eta Ovidio bezalako autoreen idatzietan oinarriturik Infernuetako atea sortu zuen, bertan haren Pentsalaria figura ezagunenetarikoa kokatuz, Danterekin identifikatua izan dena, Poeta bezala ere ezagutua, edota [[Hugolino|Ugolino]] eta bere semeen pasartea (Infernuaren XXXIII. kantuan) edota Musuaren eszena (Paolo eta Francescarena, V. kantuan) ere azpimarratzekoak izanik. Igeltsuz sortua ondoren brontzean hustuta ere bertsionatu zen (1880-1917).<ref>LANSING, R.: op. cit., 261. orr.</ref>
 
Gustave Doré dugu, XIX. mendeko artisten artean, obra literario ospetsuenak ilustratu zituen artista eta grabatugile garrantzitsuena, horien artean Danteren Komedia Jainkotiarreko pasarteak ere ilustratu zituen, kantuka eta detaile oroz. Haren grabatuetan erromantizismoaren eragin argia nabaria da, batez ere paisai erraldoiei, atmosferaren errepresentazioari eta goibeltasunari ematen dion protagonismoan, honela aditu askok beldurraren sublimetasun erromantikoaren adibide argitzat ezartzen dute askotan; infernuko paisaien adierazle garrantzitsuenetakoa dugu besteak beste.<ref>AUDEH, A. (Associate Professor of Art History, Hamline University): The World of Dante web-orrialdean: “Gustave Doré”: <nowiki>http://www.worldofdante.org/gallery_dore.html</nowiki> (Azken kontsulta: 2021/03/21).</ref>
 
[[Fitxategi:William-Adolphe Bouguereau (1825-1905) - Dante And Virgil In Hell (1850).jpg|thumb|136x136px|G. Bouguereau. Dante eta Virgilio Infernuan. 1850 inguruan. ]]
Bestalde, garai berekoa dugu [[Bouguereau|Bouguereauren]]ren Dante eta Virgilio Infernuan obra, garaiko akademiaren balore neoklasikoen eta klasizisten testuinguruan sortua, literatura obra eta mitologia klasikoen bitartez giza-biluzia era bikainean lantzen duen obra izanik.Obra honetan Dante eta Virgilio ikus ditzakegu, atzealdean deabru bat agertzen delarik; [[Capoccio]] herese alkimistaren eta [[G. Schicchi]] suplantatzailearen arteko borroka ikusten, atmosfera ilun eta zikin batetan.<ref>Musée d’Orsay-ko web-orrialdea: “William Bouguereau: Dante y Virgilio”: <nowiki>https://www.musee-orsay.fr/es/colecciones/obras-comentadas/pintura/commentaire_id/dante-y-virgilio-21326.html?tx_commentaire_pi1%5BpidLi%5D=509&tx_commentaire_pi1%5Bfrom%5D=841&cHash=e759a5622f</nowiki> (Azken kontsulta. 2021/03/21)</ref>
 
Danteren jaiotzaren 700. urteurrena ospatzeko asmoaz Italiar gobernuak eta garaiko Aita Santuak Jainkotiar Komediaren ilustrazio proiektu bat proposatu zuen [[Salvador Dalí|Dalik]] honen inguruko akuarela ugari burutu zituelarik. Hala ere artista italiarra ez izateak sortu zuen eztabaida zela eta bertan behera geratu omen zen; hala ere Daliren akuarelak kontserbatu egin ziren eta garrantzia unibertsaleko obra honen irakurketa surrealista bikaina agertzen dute, tradizionalki eman zaizkion irudietatik haratago bideak irekirik.<ref>Centro Cultural Eduardo León Jimenes-eko web-orrialdea: “Dalí. Ilustrando genios”: <nowiki>https://centroleon.org.do/cl/dali-exposicion/dali-expo-divina-comedia</nowiki> (Azken kontsulta. 2021/03/21)</ref>
 
== Danteren infernua kultura popularrean ==
Obra honen garrantzia eta mendeetan zehar adierazgarritasuna dela eta; kontuan harturik literatura unibertsaleko obra garrantzitsuenetakoen artean kontsideratua dela errenazimentuaren sinbolo moduan, egunerokotasunean bai eta kultura popularrean ere honi erreferentziak ikusgarriak dira: Erreferentzia laburrak infernuari, inspirazio iturri moduan, obra artistikoen oinarri bisual besteak beste. Hurrengo bestelako ereduak aipatu genitzake:
 
* [[Franz Liszt|Frank Liszt]]-en [[Divina Commedia sinfoniak]] (1856) bi mugimendutan Infernua eta Purgatorioaren pasarteak adierazten ditu.
* [[Breat Eastin Ellis]]-en [[American Psycho (filma)|American Psycho]] nobela, Danteren Jainkotiar Komedian infernuara sartu baino lehen irakurri daitekeen esaldiaz hasten da: ''“Abandon all hope, ye who enter here.”''
* [[The Da Vinci Code (filma)|The Da Vinci Code]] sagan hainbat erreferentzia egiten zaizkio errenazimentuko florentziari, horien artean [[Inferno (2016ko filma)|Inferno]] filmaren muina Danteren idatzietan zentratzen delarik.
* [[Lemony Snickett]]-en [[A Series of Unfortunate Events]] saga literarioan Beatriz deitzen da idazle-narratzailearen maitea, Danteren [[Beatrice Portinari]] maitasun platonikoari keinua eginez.
* [[Dante’s Inferno]], [[Vicseral Games]] konpainiaren bideojokua ere aipatzekoa da, [[PlayStation|Play Station]] 3rako diseinatutakoa.
* [[Pier Paolo Pasolini|Pier Paolo Pasoliniren]]ren [[Salò, 120 dias en Sodoma]] (1975) filmea Jainkotiar Komedian inspiratutako lau segmentutan garatzen da.
 
== Iturriak ==
130. lerroa:
=== Bibliografia ===
* ALIGHIERI, D., MARTÍNEZ DE MERLO, L. (Itz.): Divina comedia. Madrid, Cátedra, 1988.
* CASTRO HERNANDEZ, P.: “El otro mundo en los libros de viajes medievales: una aproximación maravillosa del infierno (Siglos XII - XIV)”, Ab Initio, 12. zbk., 2018, 23 - 57. orr.
* CEA ANFOSSI, P.: Política en el Infierno; Dante Alighieri y el develamiento de una interpretación de la Commedia. Chileko conepción unibertsitatea, arte eta humanitateen fakultatea, 2013. 70. orr. Berreskuratua: <nowiki>http://repositorio.udec.cl/bitstream/11594/833/1/Tesis_Politica_en_el_Infierno.Image.Marked.pdf</nowiki> (Azken konstulta: 2021/03/29)
* DRUILLE, P.: “Los héroes clásicos y Ulises: reminiscencia e invención trágica en La Divina Comedia”, in RAQUEL MIRANDA, L. et al. (ed): Héroes Antiguos en espejos, personajes clásicos y cristianos en la literatura de la Edad Media. La Pampa, EdUNLPam, 2019. 123 - 155. orr.
* IRIARTE CASTILLO, E.: El infierno de Dante imaginado por Gustave Doré. Zaragozako unibertsitatea, filosofia eta letren fakultatea, 2019/2020.
* LANSING, R.: The Dante Encyclopedia. New York, Routledge, 2010.