Connemara gure bihotzetan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
88. lerroa:
=== Derry, Belfast eta beste ===
 
Derryrako bidean, Txemak Euskal Herrira itzultzean Eiderrekin loturiko gauza guztiak botatzeko agindua egiten dio bere buruari. Derryn, Rociorekin gogoratzeko [[sarpen (sexualitatea)|txortan]] egiteko planak egiteaz gainera, Ralphi buruz gehiago jakiteko jakin-mina asetzeko bertako [[Aldizkaritegi|aldizkaritegianaldizkaritegi]]an joan den urteko egunkariak irakurtzen ditu. 1993ko uztaileko egunkarietan Lahincheko atentatuari buruz, non bost lagun hil ziren, irakurtzen du. Aurrerago, 1994ko apirilean, Eider hil baino zertxobait lehenago, Ralph edo hobe esanda, Ian Donnelley, nola atxilotu zuten irakurtzen du eta bere argazkia ere ikusten du, Jabirekin antz handia zuena. Eiderri buruzko aipamenen bat bilatzen du, baina ez du aurkitzen. Aterpetxean, ''Ralph'' pasahitza erabiliz Eiderren egunerokoaren azken zatia zabaltzen du.
 
Bertan, Eiderrek Ipar Irlandako mugako kontrol militarra pasatzeko larritasuna kontatzen du, baina dena ongi doa eta Ralphen Derryko etxera heltzen dira, auzo katolikoan dagoena, non Ralphekin maitasuna eginez bukatzen dituen Irlandan geratzen zaizkion azken egunak. Belfast Ralphekin bisitatu ondoren, hegazkina hartu eta Euskal Herrira itzultzen da. Bertan, sekulako egonezina erakusten du, Txemarekin eta lagunekin itxurak egin beharra eta Ralphekiko maitemina direla eta. Txemarekin oheratzen da, baina ez du ezer sentitzen. Hil berri den osabaren baserria hutsik geratu dela aprobetxatuz, Jabirekin ere oheratzen da, baina berarekin ere ez du ezer sentitzen. Txemarekin gezurretan ezin duela jarraitu badaki, baina urtetako harremana hausteko ezintasuna sentitzen du. Ralph berarekin egoteko dator Euskal Herrira eta baserrian egun batzuk pasatzen ditu, ezkutuan. Jabik berarekin sexu-harremanak bilatzen ditu, baina Eiderrek ez du nahi. Ralph joandakoan, haurdun dagoela konturatzen da, baina ez daki Txemarekin edo Ralphekin izan den. Ralphi telefonoz ematen dio berria eta abortatzeko esaten dio, baina Eiderrek umea izan nahi du. Ralph atxilotu egiten dutelako berria irakurtzen du Eiderrek, IRAren atentatuan parte hartu zuela jakin eta amorru bizia sentitzen du Eiderrek, engainatuta sentitzen baita. Azkenean, bizitzari ezin heldurik, bere buruaz beste egiteko erabakiaren berri ematen du bere egunerokoan, azken oroitzapena Txemari eskainiz.