Donostiako Udal Liburutegien Sarea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
MerZab (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
17. lerroa:
Donostiako Liburutegi Nagusiaren jatorrizko izendapena Udal Liburutegia izan zen eta aurrekari historikoak XIX. mendean daude. [[Sebastián de Miñano]] (1779 - 1845) idazlea, kazetaria, geografoa, historialaria eta politikari liberala izan zen udal liburutegiaren lehen bultzatzaile nagusia. Hainbat urtetan Donostian bizitzeko aukera izan zuen eta [[1844]]an udalari bere liburu bildumaren dohaintza proposatu zion baina asmoa bete baino lehenago hil zen. Azkenik, Udal Liburutegia irakaskuntza Institutoaren eraikinean inauguratu zen 1874 urtean, Andia eta Garibai kaleetako kantoian, [[Jose Goikoa]] arkitektoak egin zuen eraikuntzan eta gerora [[Gipuzkoa Donostia Kutxa|Kutxa]] egongo zen lekuan.
 
Lehenengo zuzendaria [[Jose Lopez Aizpuru]] izan zen (1874-1876) eta hasierako bilduma hainbat dohaintzei esker osatu zuten, besteak beste, Fernando Brunetek, Pedro N. Sagredok, Rocaverde markesak eta [[Antonio Peña Goñi]]k. Lopez Aizpururen ondorengoa [[Jose Manterola|Jose Manterola Beldarrain]] (1849-1884) izan zen, euskal idazle, argitaratzaile, institutuko irakasle eta XIX. mendearen bukaeran Donostian sortu zen kultur mugimenduaren sustatzaile nagusietakoa. ''[[Euskal-Erria]]'' aldizkaria (1880-1918) sortu zuen eta liburutegiari dagokionez, bultzada handia eman zion eta etorkizuneko oinarriak finkatu zituen. 1876an zuzendari izendatu zuten, berehala lortu zuen liburu bilduma handitzea eta ondorioz liburuen sailkapen sistematiko bat egin zuen. Berari zor zaio ''Sección especial bascongada'' izeneko bilduma sortu izana, euskal gaiak bilduko zituen sail bereizia. Gazte hil zen, 35 urterekin eta ondorengo zuzendaria [[Ricardo Baroja Zornoza]] (Donostia, 1855-1885) izan zen. Zuzendari izendatu eta hurrengo urtean hil zen; ''[[El Urumea]]'' egunkariaren zuzendaria ere izan zen, Konstituzio plazan zegoen Imprenta Baroja delakoan argitaratzen zena. Barojaren ondorengoa [[Antonio Arzak]] (1855-1904) izan zen, 1885etik 1910era1904ra egon zen zuzendaritzan, aldi berean ''Euskal-Erria'' aldizkaria zuzendu eta [[Donostiako Orfeoia]] sortu zuen 1897 urtean.
 
Arzaken ondorengoa, [[Frantzisko Lopez|Frantzisko Lopez Alen]] (1866-1910) izan zen, Lopez Aizpuru lehenengo zuzendariaren semea zen eta aurretik liburutegiko laguntzaile izana Antonio Arzakekin. Karguaren jarraipena [[Práxedes Diego Altuna]]k hartu zuen, 1910etik 1931ra izan zen liburutegiko zuzendari. Haren garaian liburutegiak [[Fermín Lasala Collado]] (Donostia, 1832-1918), Mandasko dukearen dohaintza jaso zuen. Lasala liburuzale amorratua zen, bere etxean 10.000 liburu inguruko liburutegia zuen, politikan eta historian berezitua. Aldizkarien bilduma ere oso esanguratsua zen, besteak beste ''[[Gazette Nationale]]'' edo ''[[Moniteur Universel]]'' delakoaren bilduma zuen.