«Bright Young People»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
 
[[Fitxategi:Nancy Cunard (um 1928).jpg|thumb|250px|[[Nancy Cunard]] mugimenduko aurpegi ezagunetariko bat izan zen.]]
[[Fitxategi:The Jazz Singer.gif|thumb|250px|Jazz musika garai horren ezaugarri bat da.]]
'''Bright Young People''' edo '''Bright Young Things''' ({{lang-eu|Gazte argiak}}) prentsa britainiarrak [[Londres]]ko [[1920ko Hamarkada Zoriontsua]]ren (''Roaring Twenties'') aristokrata gazte [[hedonismo|hedonista]] talde bati eman zion ezizena zen. Bright Young Peoplen partaide zati handi bat [[Eton College]]ko ikasle ohiak ziren. Fenomenoa beste herrialdetan ere bere adierazpenak izan zituen.<ref>Historic Uk webgunea. [https://www.historic-uk.com/CultureUK/Bright-Young-Things/]</ref>
 
== Fenomenoa ==
Bright Young People 1920ko hamarkadan Europan zabaldu zen gazte kultura hedonistaren adierazpidea izan zen. Gizarte berri horrek [[bohemia]], gau giroa eta goi klaseak nahasten zituen. Bright Young People urte haietako Erresuma Batuko gazteen kultura ikusgarri izan zen, masa gizartea Europan hedatzen ari zen urtetan. Bright Young Peoplek kontrolik gabeko droga kontsumoaren, [[jazz]] musikaren,<ref>[https://www.npr.org/templates/story/story.php?storyId=99687779&t=1615826156110[</ref> sexu frenesiaren eta eskandaluzko parranden bitartez gizarte tradizionalaren ohiturak irauli nahi zituen.<ref>https://www.wsj.com/articles/SB123154973492170131</ref> [[Brenda Dean Paul]] eta [[Nancy Cunard]] mugimendu horren goi klaseko ordezkari suminkor eta zital bilakatu ziren.
 
== Testuingurua ==
Gerra bukatu berriak gizartearen ohiturak eta antolaketa aldatu zituen. Gerran gizon asko zendu ziren, bestetik; hortaz, miloi bat emakume gehiago zegoen. Emakumeak jada ez ziren berehala ezkontzen eta askeago izateko borondate garbia zuten. Gatazkan parte hartu zuten herrialdeatan hedonismoarekin lotutako fenomeno desberdinak eman ziren, nolabait galdutako urteak berreskuratzeko asmoz:
* Erresuma Batuan: AEBetako kultura kontsumista erabat errotu zen gazteen artean, eta modernitate horren abangoardian emakumeak kokatu ziren. Sufragistek bozkatzeko eskubide partziala lortu zuten, eta antisorgailuak zabaltzen hasi ziren. Gerrako ahaleginaren ondorioz, emakumeek independentzia handiagoa lortu zuten.
* Parisen, gazte estatubatuar asko Frantziako hiriburura joan ziren, gau giroko festa basatiek erakarrita. Haiekin kontsumismoa eta hedonismoa zabaldu zen.
* Berlin munduko sexu hiriburua zen garai hartan. Eskaintza oso zabala zen: kabaretak, aldizkari erotikoak, topaketetarako klubak. Kaleak lesbianen gizarte klubez, trabestien saloiz eta prostituzio etxez josita zeuden.<ref>https://www.berria.eus/paperekoa/1942/046/001/2021-03-14/gazte-dirdiratsuak.htm</ref>
 
== Gazte distiratsu batzuk ==
<div style="font-size:100%; -moz-column-count:2; column-count:2;">
* [[Nacy Cunard]]
* [[Cecil Beaton]], argazkilari homosexuala
* [[Patrick Balfour]], Kinrossen baroia
* [[John Betjeman]], idazlea
* [[Robert Byron]], bidaldi liburuen egile ezaguna
* [[Brian Howard (poeta)|Brian Howard]], poeta eta homosexuala, ''[[New Statesman]]''en kazetaria
* [[Edward Gathorne-Hardy]]
* [[Bryan Guinness]], [[Guinness]]en oinordeko aberatsa
* [[Gavin Henderson]] Faringdonen baroia eta, ondoren, politikaria izan zena
* [[Teresa Jungman]] eta [[Zita Jungman]]
* [[Beverley Nichols]]
* [[Brenda Dean Paul]]
* [[Elizabeth Ponsonby]]
* [[Diana Mitford]]
* [[Nancy Mitford]] eleberrigilea
* [[Stephen Tennant]]
* [[Evelyn Waugh]]
* [[Henry Yorke]]
== Bright Young People literaturan ==
Bright Young Peoplek idazle asko inspiratu ditu, horietako batzuk mugimenduko partaide aktiboak izan zirenak:<ref>https://www.theguardian.com/books/2007/sep/29/featuresreviews.guardianreview2</ref>
* [[Nancy Mitford]], ''Highland Fling'' liburuaren egilea, 1931.
* [[Anthony Powell]], ''A Dance to the Music of Time'' eta ''Afternoon Men'' liburuen egilea, 1931.
* [[Henry Green]], ''Party Going'' liburuaren egilea.
* [[John Betjeman]] poetak ''A Subaltern's Love Song'' poema bilduma plazaratu zuen.
* [[Evelyn Waugh]] idazleak ''Vile Bodies'' (1930) eleberria plazaratu zuen, garaiko satira.
 
== Filmak ==
* [[Stephen Fry]] zuzendariak, 2003an, ''Bright Young Things'' filma zuzendu zuen, [[Evelyn Waugh]]en eleberrian oinarritutako gidoiarekin.
 
== Erreferentziak ==
== Ikus, gainera ==
* [[1920ko Hamarkada Zoriontsua]]
* ''[[Années folles]]''
 
== Kanpo estekak ==
* [https://www.berria.eus/paperekoa/1942/046/001/2021-03-14/gazte-dirdiratsuak.htm "Gazte distiratsuak", Julen Azpitarteren artikulua ''Berria''n, 2021eko martxoaren 14an, 46-47 or.]
{{autoritate kontrola}}