Bilboko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi-eskola Teknikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{erakunde infotaula}}
'''Bilboko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi-eskola Teknikoa''' [[Euskal Herriko Unibertsitatea|Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU)]] ikastegi bat da, gaur egun [[Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Bilbo)|Bilboko Ingeniaritza Eskolaren]] parte dena. Nautika eskola honetan, itsaso zabaleko nabigazioarekin zerikusia duten edukiak irakasten dira. Bere sorreran ez zegoen unibertsitatean integratuta. Ikasleek praktikatu eta ikasteko itsasontzi propioa duen [[Espainiar Estatu|Espainiar estatuko]] nautika eskola bakarra da: ''[[Saltillo (belaontzia)|Saltillo]]'' du izena itsasontzi horrek.
 
== Sorrera ==
Bilboko Nautika Eskola, Hiribilduko Udalaren, Bizkaiko Jaurerriko Gobernu Unibertsalaren Kontsulatuarekin eta Diputazio Orokorrarekin lankidetzan sortu zen. 1739an Gernikako Batzar Nagusian Bilbon Nautikako Eskola bat jartzea erabaki zen. [[Joseph Vicente Ybañez de la Rentería]] izendatu zuten eskolako lehen zuzendari. Haren izendapena barne-erabakia izan zen, 1742an [[Miguel Archer]] jauna izendatu zuten arte.
 
Karlos III.aren erregealdian zehar, 1783an dekretu baten bidez ezarri zen Pilotuen Zuzendariak eta Nabigazio Eskoletako Maisuak arduratuko zirela marinelen lanbidean eta itsasontzi-gidarien lanbidean jardun nahi zutenak ebaluatzeaz. Azterketak honako hauek ziren: Pilotin izenekoa, eta lehen eta bigarren mailako pilotu izatekoak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Historia - Escuela de Ingeniería de Bilbao - Escuela de Ingeniería de Bilbao - UPV/EHU|hizkuntza=es-ES|url=https://www.ehu.eus/es/web/bilboko-ingeniaritza-eskola/historia|aldizkaria=Escuela de Ingeniería de Bilbao|sartze-data=2021-04-09}}</ref>. Azterketa horiek ahozkoak ziren, marinelari ontziratze-aldiari buruzko galderak egiten zizkioten, eta ondoren ebaluatzen zuten ea nahikoa ikasi zuen eta titulua jasotzeko ondo prestatuta zegoen.
 
== Nautika eskola Deustun ==
1924an Errege Dekretu bat argitaratu zen nautika eskolak berrantolatzeko. Urte horretan, Bilboko Nautika Eskola Deustura aldatu zen. Alokairu-kontratu baten bidez, eskola San Antonio Ikastetxeak lehenago okupatutako lokaletara lekualdatu zen. Instalazioak, lau pisuko eraikin bat, antzinako [[Gossens jauregia|Gossens jauregiari]]ri lotuta zeuden. Eraikin horiek eta beste pabiloi batzuk [[Deustuko Unibertsitatea|Deustuko Unibertsitatearen]]ren eta [[Bilboko itsasadarra|Bilboko Itsasadarraren]] ibaiertzaren artean zabaltzen ziren. Zentroak, aparatuak, makinak, erremintak eta ikasleen heziketarako beharrezko material pedagogikoa zituen. 1942an Espainiar estatuak erosi zuen lursaila. Garai hartan ikasketa plana honela zegoen antolatuta: nautikako ikasleek hiru kurtso zituzten, eta makinetako ikasleek bi.
 
1955ean eskola berritu zen, eta, horrela, ikasleak jasotzeko gaitasuna % 50 handitu zen. Garai hartan, aldaketa handiak egon ziren nabigazioan, gero eta ontzi gehiago zeuden zerbitzuan, eta abiadura eta tamaina handiagoak hartzen zituzten. Garai berean, merkatuan [[Radar|radarraradar]]ra eta [[LORAN|nabigazio hiperbolikoko]] sistemak agertu ziren. Horregatik, nautikako karreraren egitura aldatzeko eta eskolei material pedagogiko egokia emateko beharra ikusi zen.
 
1961ean lege bat sortu zen, itsas irakaskuntzen eta arrantzaren berrantolaketaz hitz egiten zuena. 1962an, Deustuko eskolaren eraikinean kontserbazio-lan eta pintura-lan garrantzitsuak egin ziren. Gela berezietan nabigaziorako laguntza-tresnak jarri ziren eta bi baleontzi, salbamendu-ontzi bat eta beste ontzi batzuk erosi ziren.
19. lerroa:
[[José López Zanón]] eta [[Luis Laorga Gutiérrez]] arkitektoei eskatu zitzaien Bilboko Nautikako Eskola Ofizialerako proiektua idazteko.
 
Eskola Portugaleten kokatu zen, Santurtziko arrantza-portuaren aurrean. [[Itsas Instrukzioko Zuzendaritza Nagusiaren]] arabera, eskola berria honako hau izango litzateke Nautikako Eskola Ofizialaren egoitza izango da. Deustuko eraikin zaharraren ordezkoa izango da, eta erabiliko da Bilboko itsas eremu garrantzitsu osoan lanbide heziketako programa zabalak eskaintzeko; orotara, 11 titulu.
 
Lehen kategoriako establezimendua izango da, mota bereko eskolen estatu-programaren barruan. Programa hori laster zabalduko da espainiar estatuko kostaldean, eta behar diren espezialitate guztiak irakatsiko dira, itsasoko lanekin lotuta, nabigazioarekin eta arrantzarekin, eta industria eratorriekin lotutako lanbide eta teknikarik espezializatuenetaraino''.''
71. lerroa:
 
== Nautika eskola gaur egun ==
1994an, Bilboko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi-eskola Teknikoa hainbat dekreturen bidez Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) sartu zen. 2016an eskolak independentzia galdu zuen eta [[Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Bilbo)|Bilboko Ingeniaritza Eskolarekin]] (EIB/BIE) bat egin zuen.<ref>{{Erreferentzia|url=https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/actualidad/sociedad/2016/01/05/fusion-facultades-escuelas-upvehu-hoy/418137.html|aldizkaria=www.noticiasdegipuzkoa.eus|sartze-data=2021-04-10}}</ref>
 
Bi graduak—Nautika eta Itsas Garraioko gradua eta Itsasketako gradua— lau ikasturtetan banatuta daude eta urtebeteko master bat egiteko aukera dago. Lau urteetan, irakasleak tituludun nautikoak nahiz beste espezialitate batzuetakoak dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Nautika eta Itsas Garraioko Gradua|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.ehu.eus/eu/nautika-eta-itsas-garraioko-gradua|aldizkaria=UPV/EHU|sartze-data=2021-04-10}}</ref>
90. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Nabigazio|Nabigazioa]]a
* [[Itsasontzi|Itsasontziak]]ak
 
== Kanpo estekak ==