Belarri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
{{Anatomia infotaula}}
{{argitzeko|entzumenaren organoari|Belarri (argipena)}}
'''Belarria''' [[Hots|hotsakhots]]ak atzematen dituen organo anatomikoa da. [[Ornodun]]en belarriek biologia erkidea daukate, [[arrain]]etatik hasi eta [[gizaki]]etaraino, [[ordena (biologia)|ordenen]] eta [[espezie]]en arabera aldaketak dauden arren. Bere eginkizuna ez da soilik hotsa jasotzea, [[oreka mekaniko|orekan]] eta gorputzaren kokapenean ere zeregin nagusia betetzen baitu. Belarria [[entzumen-sistema]]ren ataletako bat da.
 
Belarri hitza bi modutara ulertzen da, organo osoa adierazteko edo soilik zati ikusgarriari deitzeko. Animalia askotan, belarri ikusgarria [[belarri-hegal]] deritzon ehun tolestua besterik ez da. Entzumenaren prozesuan parte hartzen duen lehen atala da, eta ez du eginkizunik betetzen orekaren zentzumenean. Gizakietan atal honi aurikula ere deitzen zaio. Ornodunek belarri-parea daukate, buruaren bi aldeetan simetrikoki kokaturik. Kokapen honek soinu-sorburuak aurkitzen laguntzen du.
 
== Belarriaren funtzionamendu orokorra ==
Hotsa hautemateari [[entzumen]]a deritzo. [[Hots|Hotsa]]a [[Egurats|eguratseanegurats]]ean, uretan eta beste materia batzuetan presio-uhin gisa higitzen den energia da. Belarria hotsa atzematen duen organoa den arren, [[Burmuin|burmuinaburmuin]]a eta [[nerbio-sistema zentral]]a dira "entzuten" dutenak. Hots-uhinak hautemateko, nerbio-sistema zentralaren entzumen-atalean dauden nerbio-zelulak dira kinadak burmuinera bideratzen dituztenak.
 
Belarriaren kanpoko aldeak soinua biltzen du. Hots-presio hori anplifikatu egiten da [[erdi belarri|erdiko belarrian]] eta, [[Barnebarne-belarri|barne-belarrira]]ra igarotzean, animalia lurtarretan, eguratsetik ingurune isurkarira igarotzen da. Izan ere, barne belarria, [[loki-hezur|hezur tenporalean]] txertaturik dagoena, barrutik isurkariz beterik dago, eta zelula [[Betile (zelula)|betiledunez]] jositako [[epitelio]] sentsoriala dauka. Zelula hauek betile mikroskopikoak jariakinean sartuta dauden proteina-[[harizpi]]ak dira. Zelula hauek kitzikatzen direnean, [[neurotransmisore]] kimiko bat askatzen dute. Hots-uhinak jariakinean barrena higitzen dira harizpiak bultzatuz, eta bultzada aski sendoa bada, neurotransmisorearen askapena gertatzen da. Mekanismo horren bidez, hots-uhinak [[nerbio-bulkada]] bihurtzen dira.
 
== Kanpo-estekak ==