Arotzaren eskuak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
Etiketa: Manual revert
27. lerroa:
[[Fitxategi:Larraul baserria 001.JPG|thumb|ezkerrera|300px|Anek aitonarengandik herentziaz hartutako baserri zaharrean egindako ustegabeko aurkikuntza batetik abiatzen da eleberria.]]
[[Fitxategi:Funerary figurine of Montuemhat.jpg|thumb|ezkerrera|100px|Eraildako gizonek zeuzkaten [[ushebti]] izeneko iruditxoak (irudian) beraien arteko lotura dira.]]
1: Aitonaren Eguzkienea baserri inguruetan lanean ari delarik, buru-hezurra aurkitzen du Ane Duhalde iruindar gazteak. Matias aitonak hil eta bertan lurperatu zuen pertsona dela bururatzen zaio hasiera batean.
 
2: Sei aste lehenago, inoiz ikusi ez duen aitona hil dela jakinarazten dio polizia batek dei baten bitartez. Horrekin batera, baserria herentzian beretzat utzi duela adierazten dio. Baserria dagoen Loperenak herriko idazkariarekin harremanetan jarri eta baserrira laguntzen dio. Inorekin harremanik ez zuen aitonaren gorpua hil eta hamar egunetara aurkitu zutela kontatzen dio bidean. Baserriaren egoera penagarria da: egunkari, liburu eta bestelako gauza pilak daude leku guztietan. Ate guztiak giltzarrapoz itxita daude. Kanpoko leihoetan ikur bitxiak daude margoturik. Baserriarekin zer egin pentsatzen hasten da. Gurasoen etxean bizi da eta lanik gabe dago. Badira sei hilabete bost urtetan ibilitako mutil laguna utzi duenetik, kostata, mutilak haustura onartu ez eta jazarpena egiten hasi zitzaiolako.