Anbar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Rescuing 0 sources and tagging 1 as dead.) #IABot (v2.0.8
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
11. lerroa:
[[Harrikatz]]ak eta [[petrolio]]ak bezalaxe, anbarak jatorri biologikoa du. Zuhaitzen erretxinatik dator. Zaurituz gero, erretxina jariatzen dute [[konifero]]ek. Azaletik hurbil, erretxina erretxin-hodietan egoten da. Jariatzen den arte likidoa bada ere, [[atmosfera]]rekin kontaktuan solidotzen joaten da. Usainduna eta lingirdatsua da. Eta zurtoinaren kanpoaldean aurkitzen duen edozein eta edozer harrapatzen du erreka likatsuak; direla [[intsektu]]ak eta [[onddo]]ak, direla hostoak, haziak eta [[polen]]-aleak. Gainera, prozesuak betikotu egiten ditu: erretxina jariatu zenean [[inurri]]-talde bat hostoak mozten eta garraiatzen ari bazen, horixe ikusten da anbarean.<ref name="txintxurreta"/>
 
Izan ere, anbara erretxinaren fosilizazioaren ondorioz sortzen da. Denboraren poderioz, erretxina [[oxidatu]]z joaten da, eta osagai organikoen [[polimerizazio]]z anbara sortzen da. Baina hori gertatzeko milioika urte behar dira. Aurkitu izan den anbar gehiena [[Tertziario]] eta [[Kuaternario]] garaietakoa da, hau da, 66 milioi urtetik honakoa; baina bada zaharragorik ere. Bestalde, tenperatura- eta presio-baldintza bereziak behar ditu sortzeko, eta irauteko.
 
== Euskal Herriko anbara, eltxoak eta ADN berreskurapena ==
Hain zuzen ere, Euskal Herrian topatu den anbara oso zaharra da, eta inklusioekin aurkitu da gainera. Hori da [[Araba]]n dauden aztarnategien ezaugarririk harrigarrienetakoa: sortu zenetik -duela 110 milioi urte baino gehiago- gertaera geologikoek gaur egunera arte iraunarazi diote, ikusgarri jarri dute, eta egoera ezin hobean mantendu dute.<ref name="txintxurreta" />
 
[[Urizaharreko anbar aztarnategia|Urizaharreko]] eta [[Gatzaga Buradongo anbar aztarnategia|Gatzaga Buradongoa]] dira Arabako aztarnategi horiek, eta bertako anbarean hainbat inklusio aurkitu dira. Intsektuen artean, adibidez, [[Diptera|euliak]] (ezagutzen diren zaharrenak) eta [[Eltxo|eltxoakeltxo]]ak, hala nola [[Jurassic Park (filma)|Jurassic Park]]-eko fikzioan [[Dinosauro|dinosauroendinosauro]]en [[Azido desoxirribonukleiko|ADN]]-a berreskuratzeko topatzen dituzten anbar piezetakoak. [[Michael Crichton]] idazlearen fikzio hori, ordea, gauza-ezina da zientziaren arabera<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Imposible recuperar DNA del ámbar|hizkuntza=es-ES|url=https://www.ehu.eus/ehusfera/genetica/2013/09/22/imposible-recuperar-dna-del-ambar/|aldizkaria=Genes, genomas y otras genialidades|sartze-data=2021-01-26}}</ref>: anbaretan gordetako izakien forma zehatz gordetzen den arren, ez da haien ADN katerik berreskuratzeko modurik, are gutxiago eltxo batek beste izaki baten odola xurgatu eta bere tutuetan aurkitzekorik.
 
== Ikus halaber: ==
 
* [[Anbar gris|Anbar grisa]]a.
* [[Urizaharreko anbar aztarnategia]].
* [[Gatzaga Buradongo anbar aztarnategia|Gatzaga Buradongo anbar aztarnategia.]]
 
== Erreferentziak ==