«Ahalmen pasibo»: berrikuspenen arteko aldeak

13 bytes removed ,  Duela 4 hilabete
t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Ezgaitua zaintzeko erakundeak desberdinak daude, izan daitezkenak: [[Tutoretza (zuzenbidea)|tutoretza]], [[kuratela]], guraso-boterea luzatua edo defentsa judiziala. Epaileak esan beharko du horietako zein ezarri behar zaion ezgaituari. Guraso-botere luzatuak eta tutoretzak, esate baterako, ezgaituaren ordezkapen osoa dakar; kuradoreak, berriz, ezgaituaren ekimenak berretsi eta ikuskatu besterik ez du egin behar.
 
Arlo pertsonalari dagokionez, ezgaituak, ezkondu ahal izateko, medikuaren aldeko informea beharko du, epailearen epaiak kontrakorik esaten ez badu. [[Naziotartasuna]] eta [[Auzotartasun|auzotartasunaauzotartasun]]a eskuratzeko, berriz, ezinbestekoa zaio legezko ordezkoaren laguntza (Espainiako Kode Zibilaren 20.2<ref>'''Espainiako''' '''Kode Zibileko 20.2 artikulua:''' Espainiako naziokotasunaren aukeraren inguruko adierazpena egin dezakete: a) Legezko ordezkariak. b) Interesdunak berak, bere legezko ordezkariaren laguntzarekin</ref> eta 21.2<ref>'''Espainiako''' '''Kode Zibileko 21.2 artikulua''': Espainian bizilekua izateagatik, halaber, Espainiako naziokotasuna eskuratzen da. Eskabidea egin dezakete: a) Interesdun emantzipatuak edo hemezortzi urtekoa baino nagusiagoa denak. b) Hamalau urtekoa baino nagusiagoa denak, bere legezko ordezkariaren laguntzarekin. c) Hamalau urtekoa baino gazteagoa den adingabearen legezko ordezkariak. d) Ezgaituaren legezko ordezkariak edo ezgaituak berak</ref> artikuluak). Espainiako Zigor Kodearen arabera ezgaitua antzutzeko eskaria egin diezaiokete haren ordezkoek epaileari.
 
Ondarezko eremuan, arau orokorra izaten da ezgaituek ezin dituztela beren ordezkoen edo kuradoreen laguntzarik gabe negozio juridikoak egin (Espainiako Kode Zibilaren 1.263.2 artikulua)<ref>'''Espainiako''' '''Kode Zibileko 1263. artikulua:''' Ezin dute adostasunik eman: 1. Adingabeko emantzipatugabeek. 2. Ezgaituek.</ref>. Horien onespenik gabe egindakoak deuseztagarriak dira.