Aglabtar leinua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Etiketak: Ikusizko edizioa Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
21. lerroa:
=== Erasoak Italiar penintsulan ===
Italiar penintsulako erasoak 846an hasi ziren italiar basiliken arpilatzearekin<ref>Barbara M. Kreutz, Before the Normans: Southern Italy in the Ninth and Tenth Centuries, (University of Pennsylvania Press, 1991), 57.</ref> eta X. mendera arte iraun zuten.
Batez ere arpilatze espedizioak ziren, [[Tarento]]n eta [[Brindisi]]n gertatu ziren bezalakoak. 841ean, [[Bari]] konkistatu zuten eta 846an [[Tiber]] ibaitik gora joan ziren Erromako kanpoko aldea arpilatuz. Aglabtarrak [[Ostia]] guduan garaituak izan baziren ere, [[Montecassino]], [[Subiako|Subiaco]] eta [[Tivoli]] arpilatzen jarraitu zuten. [[Joan VIII.a]] Aita Santuak ere ordaindu zizkien zergak.
Irabazi hauekin lan garrantzitsuak egin zituzten zenbait eraikinetan, hala nola, [[Kairuango Meskita Nagusia|Kairuango]] [[meskita]] zabaldu eta zaharberritu zen, gaur egun duen itxura lortu arte<ref>FANTAR HASSINE, Hamed: ''De Cartago a Kairuan: 2000 años de arte e historia en Túnez'', Agencia Francesa de Acción Artística argitaletxea, París, 1982, 23 orria.</ref>. Era berean, erromatarren oinordetzan hartutako ureztatze sistemak hobetu zituzten baita hiriak apaindu ere<ref>Goldschmidt, Arthur (2002). A concise history of the Middle East. Boulder, Colorado: Westview Press. p. 79. ISBN 0-8133-3885-9.</ref>.
Arabiarrek [[Malta]] irla hartu zuten (868), eta [[Sardinia]]ri zergak ezarri ondoren, mendebaldeko Mediterraneoaren jabeak izan ziren IX. mendearen amaieran.
34. lerroa:
 
== Gizartea ==
Kairuango Meskita Handia eta [[Tunis]]ko Olibondoaren Mezkita, hezkuntzako goi mailako guneak bilakatu ziren, oso balioetsiak islamiar zuzenbideko doktoreengatik.
Arabiarren inbasioaren ostean, kristauek eta juduek [[Yizia|''yizia'']] zerga ordaindu behar zuten haien erlijioa eta gurtza-lekuak mantentzeko zenbait murrizketa sozial bazuten ere. Une honetan, kristau komunitate nabarmenak zeuden Tunisen eta Kairuanen. Artzapezpikutzak batzituzten Tozeur, Mahdia eta Kartagoko hirietan. 893ko zisma batek Afrikako apezpikuak banatu zituen. Hauek Erromara ordezkariak bidali zituzten eztabaida Aita Santuaren eskuetan uzteko.