Txomin Iturbe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: gl:Txomin Iturbe
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Txomin Iturbe Abasolo''', batez ere '''''Txomin''''' soilaz ezaguna, ([[Arrasate]], [[Gipuzkoa]], [[1943]]ko [[abenduaren 7]]a - [[Berruhagia]], [[Aljeria]], [[1987]]ko [[otsailaren 28]]a) [[ETA]]ko kide eta buruzagi historikoa izan zen.
 
== Biografia ==
=== Familia ===
[[Arrasate]]ko [[Etxezuri baserria]]n jaio zen. Sei neba-arreben artean nagusia izan zen. [[Anjel Iturbe]] anaia ere ETAko kidea izango zen eta Frantziak [[Santo Domingo]]n deportatuta izan zuen hainbat urtetan. Baionan [[Maite Ormaetxea]] arrasatearrarekin ezkondu zen eta hiru seme izango zituzten: Iraultza (1970), Arkaitz (1972) eta Igortz (1975). [[1984]]an [[GAL]]ek bere koinatu [[Xabier Perez de Arenaza]] hil zuen.
 
=== Lehen pausoak ===
Txominek ikasketak mojetan hasi zituen, eta gero [[San Viator]] eskolara pasa zen. 14 urte egin zituenerako ''[[Union Cerrajera]]''n hasi zen lanean, baserriko kontuak utzi gabe. Gaztetatik kirolean nabarmendu zen eta ''[[Union Cerrajera]]'' futbol taldean hasi zen, atezain. Gero [[Aretxabaleta]]ko UDAn jokatu zuen, bost urtez, eta 23 urtekin [[Mondragon futbol taldea]]k fitxatu zuen. Urte horretan ere sartu zen [[ETA]] talde armatuan. Inoiz aipatu zuenez, futbol taldeko bidaiak aprobetxatzen zituen erakundearen materiala eta propaganda garraiatzeko ere.
 
12. lerroa:
Soldaduska Espainiako Itsas Armadan egin zuen, [[Ferrol]]en ([[Galizia]])
 
=== Iheslari ===
[[Txabi Etxebarrieta]]ren hilketaren ondoren mobilizazio ugari egin zen [[Euskal Herria]]n zehar. Horrek errepresioa ere ekarri zuen, eta [[1968]]ko uztailean atxilotu zuten lehenengoz. [[Arrasate]]n beste asko ere atxilotu zituzten, eta [[Unai Dorronsoro]] ETAko liberatua atxilotu zutenean alde egin zuen [[Iparralde]]ra, [[1968]]ko [[abenduaren 7a]]n, 25 urte egin zituen egunean hain zuzen.
 
Iparraldean hasiera batean [[Baiona]]n bizitzen jarri zen, beste iheslari batzurekin batera. Gerora [[Maite Ormaetxea]]rekin ezkondu eta [[Garruze]]ra aldatu ziren, [[Donapaleu]] ondora, [[Nafarroa Behera|Nafarroa BeherBeherean]]ean. Bertan [[Eustakio Mendizabal]] ''[[Txikia]]'', [[Isidro Garalde]] ''Mamarru'' eta beste iheslari eta Iparraldeko batzuekin batera nekazaritzan jardun zuten, negutegietan.
 
=== Erakundearen buruzagi ===
Zeregin nabarmena jokatu zuen ETA V.aren fronte militarra berreraikuntzan, Juan Jose Etxabe eta Eustakio Mendizabalekin batera. Beranduago ere, ETA(m) eta ETA(pm) zatiketan, Argalarekin batera jardungo zuen ETA(m)ren zuzendaritzan.
 
24. lerroa:
Ipar Euskal Herrian hainbat aldiz atxilotu zuten. Lehenengo aldia [[1969]]an izan zen. [[1970]]ean [[Baiona]]ko Katedralean egindako gose greban parte hartu zuen.
 
=== Abeslari ===
Abestea izan zen Txominen zaletasunetako bat. Disko klandestinoa ere grabatu zuen [[Maite Ormaetxea]] bere andrea, [[Isidro Garalde]] ''Mamarru'' eta Manuel Garmendia ''Korta''rekin batera, [[Eustakio Mendizabal]]en omenezko ''Txikia'' kanta ezaguna tartean.
 
=== Hiltzeko saioak ===
Espainiako zerbitzu sekretuetako morroiek behin eta berriro saiatu ziren Txomin hiltzen. [[1975]]eko urtarrilean Txomin bahitzen saiatu ziren ezezagun batzuk, baina ihes egin zien. Urte berean, abenduan, bonba bat jarri zioten erabiltzen zuen autoaren azpian, baina seme batek ikusi eta autotik urruntzerakoan bonbak lehertu eta semea zauritu zuen. [[1976]]an ametrailatu zuten, baina zauririk gabe irten zen. [[1979]]an besoan zauritu zuten beste batzurekin zihoan autoa tirokatu zutenean, [[Biarritz]]en. [[1980]]an [[Eugenio Etxebeste]] eta [[Jokin Gorostidi]]rekin autoan zihoala tirokatu eta bi bala jo zuten, bata zangoan eta bestea lokian.
 
[[1982]]an [[Frantzia]]ko poliziak atxilotu eta zortzi hilabete egin zituen [[Baiona]]ko espetxean.
 
=== ETAren solaskide ===
[[ETA]] erakundeak Txomin izendatu zuen [[Espainia]]ko gobernuarekin negoziazio baterako solaskide ofiziala. Espainiako gobernuak ere hainbat operazio eta gogo ipini zituen ustez ETAko beste buruzagi batzuen aldean Txomin negoziazio batzuetarako eskuragarriago izan zitekeelakoan. [[1984]]an elkarrizketa bat izan zuen [[Felipe Gonzalez]]en gobernuko ordezkariekin [[Paris]]en. Horren porrotaren ostean [[Tours]] herrian konfinatu zuen [[Frantzia]]ko gobernuak, baina sasitara pasa zuen [[1986]]an errepide kontrol batean atxilotu zuten arte.
 
=== Deportazioa ===
[[1986]]ko uztailean espetxetik ixilean atera eta deportaziora eraman zuten. Txominek Frantziako errefuxiatu txartel ofiziala zeukan garai horretan, [[1990]]eko [[martxoaren 3a|martxoaren 33ra]]ra arte hain zuzen. [[Christianne Fando]] abokatuaren eta familiarren jestioen ondoren [[Libreville]]n ([[Gabon]]) zegoela jakin zen. Handik [[Ekuador]]era eramateko presioak egin zituen Espainiako gobernuak, baina horretara ukatu eta, azkenean, negoziazio batean joka zezakeen paperari begira, hainbat buelta eman ondoren, [[Aljeria]]ra iritsi zen urte horretako irailean.
 
=== Aljeriako elkarrizketak ===
Aljerian bertan Espainiako gobernuaren ordezkariekin elkarrizketatu eta negoziazio prozesu bat zabaldu zen. [[1986]]ko [[azaroaren 22a]]n [[Jorge Argote]] abokatua, [[Espainiako Gobernua]]ren ordezkariarekin izan zen. [[1987]]ko [[urtarrilaren 11]]n eta 12an [[Julian Sancristobal]] Espainiako Gobernuaren ordezkariarekin, beti ere ETAren ordezkari modura.
 
=== Istripua Algerian ===
Handik gutxira, [[1987]]ko [[martxoaren 1a|martxoaren 11ean]]ean zabaldu zen Txominen heriotzaren berria, [[otsailaren 28a]]n auto istripu batean hil zela. Bere jaioterrian, [[Arrasate]]n, lurperatu zuten. Euskal Herri osotik joandako jendetza bildu zen hiletetan Txomini azken agurra ematera.
 
Negoziazio prozesuak aurrera egin zuen Txomin gabe, baina porrot egin zuen, inongo akordiorik gabe.
 
== Txominen figura politikoa ==
ETAn eragin handia izan zuen. Oso pertsona irekia, hiztuna eta xumea zen, baserritar izaerakoa, eta oso erraz berenganatzen zuen jendearen konfidantza. Ideologikoki [[nazionalismoa|nazionalismonazionalismotik]]tik hurbilago zegoen [[marxismoa|marxismomarxismotik]]tik baino eta euskara ikusten zuen [[Euskal Herria]]ren independentziaren habe nagusi.
 
Lelo bi ezagun egin zituen ezker abertzaleko politikan: "Aurrera bolie!", futbol garaitik hartutakoa, eta "Gora gu ta gutarrak!"
 
[[Kategoria:ETA|Iturbe, Txomin]]
[[Kategoria:etakideakEtakideak|Iturbe, Txomin]]
[[Kategoria:Arrasatearrak|Iturbe, Txomin]]