«Christopher Hill»: berrikuspenen arteko aldeak

3.822 bytes added ,  Duela 5 hilabete
ez dago edizio laburpenik
}}
 
'''John Edward Christopher Hill''' ([[York]], [[Erresuma Batua]], 1912ko otsailaren 6a – 2003ko otsailaren 23a) [[historialari]] [[Marxismo|marxista]] izan zen. [[Ingalaterra]] eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuko]] [[XVII. mendea|XVII. mende]]<nowiki/>ko historian aditua zen.
 
== Biografia ==
Bere gurasoak [[Metodismo|metodistak]] ziren.
 
St. Peter's School-en hasi zen ikasten, eta 16 urterekin Balliol College-ra joan zen.
 
[[Oxfordeko Unibertsitatea]]<nowiki/>n zegoela, [[Marxismo|marxista]] bihurtu zen, eta 1935ean [[Alderdi komunista|Alderdi Komunista]]<nowiki/>ko kide egin zen. Urte hartan [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunean]] egon zen. Handik itzuli zenean irakasle aritu zen [[Cardiff]]-eko [[Cardiffko Unibertsitatea|University College]]-an eta bi urte beranduago Balliol-era itzuli zen historia modernoa irakastera
 
1940ean ''The English Revolution'' 1640 artikulu ospetsua argitaratu zuen.
 
Urte hartan bertan [[Britainiar Armada|Britaniar Armada]]<nowiki/>n izena eman zuen, eta [[Bigarren Mundu Gerra|Bigarren Mundu Gerran]] parte hartu zuen.
 
Gerraostean Alderdi Komunistako Historialarien Taldea osatu zuen beste historialari garrantzitsu batzuekin batera ([[E. P. Thompson|E.P. Thompson]], [[Eric Hobsbawm|Eric Hobsbawn]]...).
 
1952an talde hartako kideek aldizkari bat sortu zuten, ''Past and Present''. Aldizkari hori aitzindari izan zen [[Langile klase|langile-klasearen]] historia aztertzen.
 
1956an, Sobietar Batasunak [[Hungariako inbasioa|Hungaria inbaditu]] zuenean, Alderdi Komunista utzi zuen, beste historialari batzuekin batera.
 
Balliol-eko errektore izendatu zuten, eta kargu hura uztean Open University-ko irakasle bisitari gisa aritu zen. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Christopher Hill|data=2007-01-01|url=https://web.archive.org/web/20070101081209/http://www.spartacus.schoolnet.co.uk/HIShillC.htm|aldizkaria=web.archive.org|sartze-data=2021-06-19}}</ref>
 
== Ideiak ==
Marxismoa determinnismo ekonomikotik banatzen ahalegindu zen, uste zuelako gatazka materialak ez zirela analisia merezi zuten bakarrak. Politikaren eta ekonomiaren artean interakzioa zegoela azpimarratzen zuen. Eta [[Ingalaterrako Iraultza]] ulertzeko erlijioari buruzko gaiak ulertu behar zirela zioen, hauek politikan eta gizartean zuten eragina ulertzeko. Iraultza bat gertatzeko, ideien aldaketa bat egon behar zela zioen.
 
Bere ustez, bi iraultza egon ziren XVII. mendeko Ingalaterran: bata, boteretsuen bi bandoren artekoa; bestea, beheko klasekoena, erreforma legalak eskatzen zituztenena (elizari zergarik ez ordaintzea, adibidez). Dena dela, Hillen ustetan Ingalaterrako Iraultzan ez zen egon burgesia kontzienterik, nahiz eta iraultzaren ondorioz kapitalismoak garatzeko aukera hobeak izan zituen. Iraultzan alderdi ekonomikoak eta erlijiosoak bat egin zuten: Negozioa modu askean egin nahi zutenak zeuden, baina baita euren erlijioa nola bizi erabaki nahi zutenak, estatuaren elizatik kanpo.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The legacy of Christopher Hill|url=http://pubs.socialistreviewindex.org.uk/isj99/manning.htm|aldizkaria=pubs.socialistreviewindex.org.uk|sartze-data=2021-06-19}}</ref>
 
== Lan aipagarriak ==
 
* The English Revolution (1940)
* Lenin and the Russian Revolution (1947)
* The Good Old Cause (1949)
* Economics Problems of the Church (1955)
* Puritanism and Revolution (1958)
* The Century of Revolution (1961)
* Society and Puritanism in Pre-Revolutionary England (1964)
* Intellectual Origins of the English Revolution (1965)
* Reformation to Industrial Revolution (1967)
* God's Englishman (1970)
* The World Turned Upside Down (1972)
* The English Revolution (1977)
* ''Intellectual Consequences of the English Revolution'' (1980)
* ''The World of Muggletonians'' (1983)
* ''The Experience of Defeat'' (1984)
* ''The English Bible in 17th Century England'' (1993)
* ''Liberty Against the Law'' (1996)
* ''The Changing Politics of Foreign Policy'' (2002).
 
== Erreferentziak ==
<references />
[[Kategoria:Historialariak]]
[[Kategoria:1912ko jaiotzak]]
702

edits