Azala taldea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
tNo edit summary
 
24. lerroa:
Trikitiak ohikoak ez zituen soinu tresnekin (gitarra, flauta...) uztartzea izan zen taldearen ekarpen nagusia. Diskoz disko partaideetan hainbat gorabehera egon bazen ere, Koro Andonegik, Asier Carrascok eta Joxe Leon Kazabonek osatzen zuten taldearen bihotza. Azalaren bilakaeraren seinale, ukitu zeltak topa daitezke taldearen diskorik arrakastatsuenean: [[Zaldiko maldiko]] (Elkar, 1987). Musika instrumentala, hala eta guztiz ere, apustu zaila izan da beti. Zaldiko maldiko grabatzeko, geroago bakarka ere diskoa kaleratu zuen Jon Bergaretxe (gitarrak), Ana Alonso (flautak) eta Pagadi (trikitia) bildu ziren taldera. Herriz herri kantaldiak ematen aritu ondoren, plazak alde batera uztea erabaki zuten 1987. urtearen erdialdean.
 
Egoera horretan kaleratu zuten laugarren eta azken diskoa, [[Marigaizto]] (Elkar, 1989). Berrikuntzaz betetako diskoa da. Aurreko bietan ez bezala, [[Jojo Bordagarai eta Ramuntxo]] Carrereren ahotsak entzun daitezke hainbat kantutan -gero, ibilbide propioa garatu zuten Jojo eta Ramuntxo izenarekin-. Baita [[Tapia eta Leturia]]ren trikiti eta panderoa, eta jazz munduan izen handia zuen Eduardo Salvadorren baxua ere. Gainera, disko horretako kantu gehienak taldekideen konposizioak dira. Dena den, ez ziren garai onak taldearentzat, Kazabonek azaldu zuenez: "Duela urte eta erdi utzi genituen herriz herriko iharduerak, asperturik bait geudengeunden. (...) Folkak etorkizun iluna du; jende gutxi ibiltzen da gure atzetik, eta honen ondorioz etekinak oso urriak dira". Disko horren ondoren, taldea itzali egin zen poliki-poliki, zarata handirik gabe.
 
== Diskografia ==