Txikipedia:Transgenero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Genero terminoak pertsona bat gizona edo emakumea den adierazten du. Haur bat jaiotzen denean, mutiltzat edo neskatzat hartzen da bere organo sexualetan oinarrituta. Genero ident...»
(Ez dago alderik)

23:35, 17 ekaina 2021ko berrikusketa

Genero terminoak pertsona bat gizona edo emakumea den adierazten du. Haur bat jaiotzen denean, mutiltzat edo neskatzat hartzen da bere organo sexualetan oinarrituta. Genero identitatea pertsona bakoitzak bere burua mutil edo neska ikusten duen modua da.

Sarritan, pertsonek jaio ziren genero identitate bera dute. Hala ere, pertsona transgenero bat ez da jaiotzako generoarekin identifikatzen. Neska jaio zen pertsona batek mutila dela sentitu dezake, eta berdin gertatzen da pertsona batek mutil jaio dela eta neska dela sentitzen duenean. Gerta daiteke pertsona transgenero bat ez sentitzea ez mutil ez neska.

Pertsona transgenero batzuek itxura edo ezaugarri fisikoak aldatu nahi izaten dituzte sentitzen duten generokoekin bat etortzeko. Baliteke beren generoa adierazi edota erakustea arropa edota ilea aldatuz. Pertsona transgenero guztiek ez dute gorputza aldatzen beren genero identitatearekin bat etortzeko, baina batzuek hala egiten dute. Beste batzuek operazioak edota medikamentuak ere erabiltzen dituzte horretarako.

Pertsona transgeneroek arazoak izaten dituzte bizi diren gizartearekin. Sarritan, familiek, lagunek eta beste pertsonek ez dute haien genero identitatea ulertzen. Arazoak ere izaten dituzte eskolan, lanean eta beste hainbat tokitan pertsona askorengan ikusten dituzten kontrako aurreiritzi eta jokabideengatik. Hainbat pertsona transgenerok asko sufritzen dute horregatik.