Txikipedia:Transplante (medikuntza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Transplantea deritzon kirurgia motan, medikuek pertsona baten organo bat ateratzen dute, eta, gero, antzekoa den beste batekin ordezkatzen dute. Transplante baten helburua kaltet...»
(Ez dago alderik)

23:33, 17 ekaina 2021ko berrikusketa

Transplantea deritzon kirurgia motan, medikuek pertsona baten organo bat ateratzen dute, eta, gero, antzekoa den beste batekin ordezkatzen dute. Transplante baten helburua kaltetuta edo gaixorik dagoen organo bat kendu eta, haren ordez, funtzionatzen duen beste organo bat jartzea da.

Funtzionatzen duen zatia norberaren edo beste pertsona baten gorputzekoa izan daiteke. Organoa jasotzen duen pertsonari hartzaile deitzen zaio. Beste pertsona batek organo bat ematen badu, pertsona horri emaile deitzen zaio. Transplanteen emaileak bizirik edo hilda egon daitezke.

Mediku batek organo bat pertsona beraren leku batetik bestera eramaten duenean, operazio horri autotransplante deitzen zaio. Larruazaleko txertaketa da autotransplante mota arrunt bat. Operazio horrek pertsona baten gorputzeko zati bateko azala erabiltzen du beste eremu batean galdutako azala ordezkatzeko.

Mediku batek beste pertsona baten organo bat hartzaileari transplantatzen dionean, operazio horri alotransplante deitzen zaio. Alotransplanteak organo askorekin egin daitezke, besteak beste giltzurrunekin, gibelarekin, birikekin eta hesteekin; organo horiek emaile bizienak izan daitezke. Gainera, beste pertsona batzuen korneak eta bihotza ere transplantatu daitezke, baina kasu horretan emaileak hilda daude. Medikuek gaixorik dauden atal batzuk artifizialak edo gizakiak egindako zatiekin ordezkatu ditzakete.

Transplanteen arazo nagusia gorputzak organo berriak errefusatzea da. Hori gertatzen denean, gorputzaren immunitate-sistemak germena edo infekzioa balitz bezala tratatzen du organo berria, eta hiltzen saiatzen da. Errefusa saihesteko, sendagileek sendagaiak ematen dizkiete hartzaileei, gorputzak ez diezaion transplantatutako atalari eraso egin.