Politetrafluoroetileno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
tNo edit summary
1. lerroa:
{{konposatu kimiko infotaula}}
'''Politetrafluoroetilenoa''', '''PTFEa''' edo '''tefloia'''<ref>[[Euskalterm]]: [Hiztegi terminologikoa] [2004]</ref> (azken hori jatorrizko {{lang|en|'''Teflon'''}} —[[marka erregistratu]]a— izenetik eratorria) [[polietileno]]aren antzeko [[polimero]] bat da, baina [[hidrogeno]] [[atomo]]ak [[fluor]]ragatik aldatu dira. [[Monomero]]aren formula kimikoa CF2=CF2 da, eta [[tetrafluoroeteno]] izena du. PTFEa [[fluorokarbono]] solidoa da, osorik [[karbono]]z eta [[fluor]]rez osatutako [[masa molekular|pisu molekular]] handiko konposatua baita. PTFEa [[hidrofobia|hidrofobikoa]] da: [[ur]]ak edo ura duten konposatuek ez dute bustitzen PTFEa; izan, ere, fluorokarbonoek [[London dispertsio indar]]ra motelduta agertzen dute, fluorraren [[elektronegatibitate]] altua dela eta. PTFEak edozein solidorekiko duen [[frikzio]]a, ezagutzen den txikienetako bat da.
 
[[DuPont]] enpresak konposatu hau '''Teflon''' izenarekin merkaturatzen du, eta oso erabilia da [[zartagin]]etan eta beste hainbat sukalde tresnatan, jakia ez zaiolako itsasten berotzean. Elementu korrosiboak erabiltzen diren hainbat esperimentutan ere PTFEzko estaldurak erabiltzen dira. Makina batzuetan lubrifikatzaile gisa ere erabiltzen da.