Imanol Lertxundi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
«Imanol_Lertxundi_Porru_sukaldean.jpg» fitxategia kendu da, Racconish wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
«Imanol_Lertxundi_Kaltzakorta_kantari.jpg» fitxategia kendu da, Racconish wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
6. lerroa:
Ondarroako Kale Handiaren bihotzean jaioa.
Aita Lazarok, bere gitarra lagun zuelarik, abesten zituen abestiek eta etxean bizi izan zuen giro euskaldunak hezurretaraino busti zion izaera Lertxundiri. Gainerakoa, [[Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian|1936ko gerra]] osteko giro latz eta goseak zeharkatu zuen “gaur egun ere janaririk preziatuena ogia!” esan ohi zuen. Errepresioaren semea zen Imanol.
 
[[Fitxategi:Imanol Lertxundi Kaltzakorta kantari.jpg|thumb]]
Umoretsua inondik ere. Abeslari fina. ''Porru''tarren gidari eta animatzaile. Ondarroako, nahiz Euskal Herriko beste zenbait txokotako, taberna eta kale bazterrak euskal abesti eta bertso zaharrez sarri alaitu eta abertzaletasunez girotzen abila zen familiako kide. Baita [[frankismo]] garai ilunenetan ere. [[Gernikako bonbardaketa]]ren bertsoak, frankisten “gorriek erre zuten Gernika” saiakerari kontrajarriak, bereziki emozio biziz abestu ohi zituen Imanolek.