Mikel Astarloza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
Joseba65 (eztabaida | ekarpenak)
7. lerroa:
Mikel Astarlozak profesional gisa debuta 2002an egin zuen [[Ag2r]] taldearekin, afizionatu mailan hamahiru garaipen lortu ostean. Aipagarrienak [[Week-end béarnais]] itzulia eta Euskadiko erlojuaren aurkako bi txapelketa dira. Txirrindulari izan aurretik beste kirol batzuetan ere aritua da: arraunean, futbolean eta pilotan. Azken bietan aritu zen gehien, txirrindularitzarekin batera, eta azkenean ohartu zen pedalei ematen moldatzen zela ongien.
 
2009ko ekainaren 26an [[Dopin]] kontrol batean positibo eman zuen EPOREPO erabili izangatikizanagatik, horregatik UCIk 2009ko uztailaren 31n zigortu zuen. Astarlozak EPO erabiltzea ukatu zuen, esanez "kirol-suizidioa" zela legez kanpoko drogak erabiltzea. 2010eko maiatzaren 15ean, Espainiako Txirrindularitza Federazioak, ofizialki, bi urteko zigorra eman zion. Astarlozak bere errugabetasuna aldarrikatu zuen etengabe, eta [[Euskaltel-Euskadi]] taldeak adierazi zuen berriro kontratatuko zutela, behin debekua amaituta. 2011ko abuztuan itzuli zen euskal taldera, [[Burgosko Itzulia]]n.
 
Astarloza [[2012ko Frantziako Tourra|2012ko Frantziako Tourrean]] korritzeko aukeratua izan zen, baina 6. etapako pilaketa handi batean erorikoa izan zuen, 25km geratzen zirela, eskuineko ukondoa hautsi eta ezin izan zuen etapa amaitu.