Herri-kultura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koma aurreko hutsunea kendu
baizuen --> baitzuen
 
3. lerroa:
 
== Historia ==
Historian zehar, eta biziraupen arrazoi nabarmenak eta eskura dauden baliabideak direla medio, kulturaren aurrerapenak eta aldaketak elite ekonomiko eta akademikoetan izan duen abangoardia ikusita, herri-kultura nahiko estatikoa izan da. Horrek, XIX. mendetik aurrera, [[Nazionalismo|pentsamendu nazionalistak]] herri-kultura talde-nortasunaren erreferentzia gisa erabiltzea eragin zuen, zeinu kultural horietan oinarritu baizuenbaitzuen nazio edo lurralde bateko kide izatearen ideia.
 
XX. mendean zehar, hala ere, munduaren zati handi batean eskolatzearen hedapenak eta [[aisialdi]]ko kulturaren agerpenak herri-kulturak nagusiki estatikoa zen izaera bertan behera uztea eragin dute, batzuetan abangoardia akademikoen sormena gainditzen duen elementu dinamizatzaile bilakatuz. Hala, [[komiki]]ak — margolaritzaren eta literaturaren eremuan — edo [[jazz]]ak musikaren eremuan, azkenean, bere izaera marjinala gainditu dute eta arte akademiko gisa ezarri dira.