Nabarrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
59. lerroa:
 
=== Euskaltasunaren bazterketa ===
Euskal aurrezki kutxak federazio solte batean elkartuta zeuden 1924tik. Bada, 90eko hamarkadan Nafarroako agintari berriek uko egin zioten beste euskal kutxekin bat egiteari, CAN bere aldetik aritzeko. Aldi berean, ordu arte ikusi ez bezala, euskal kultura eta euskaltzaletasunaren kontrako jarrera esplizitu eta ausart bat azaleratzen hasi zen UPN alderdian eta eskuinean. Iruñeko Udaleko [[Yolanda Barcina]]k eta UPNk auzoetako elkarte eta ekimenen kontra ekin zioten, tartean ere [[Korrika]] eta [[Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea|AEK]]<nowiki/>ri jarritako debekuak.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 67-69. or.</ref> 2011-2015eko aldia bereziki polemikoa izan zen Nafarroan, haserrea handitu egin zen, UPN eta [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSN]]<nowiki/>rekin: [[Nafarroako Kutxaren afera|CAN auzia]], euskararen kontrako jazarpena, pribatizazioak.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 67-69. or.</ref>
 
Nafarroako Hezkuntza Saileko arduradun berria, [[Jose Iribas]], Barcinaren eskutik heldu zen gobernu lanetara, eta bere oinarri ideologikoen artean sartu zuen euskararen kontrako ekintza, eta berehala debekatu zituen 'Euskal Herria' izena aipatu edo [[Euskal Herria|Euskal Herri]]<nowiki/>ko mapak erakusten zituzten testu liburuak.<ref group="oh">Iribasek 22 testu liburu debekatu zituen. 2011tik 2015era, Nafarroako hezkuntza komunitatea ia hilero atera zen kalera.</ref> Gero, kriminalizazio giro batek jarraitu zion, [[D eredua|D eredu]]<nowiki/>ko irakasleak '[[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]]<nowiki/>zale' izateko susmopean jarriz, horretarako [[Guardia Zibila]]k ondutako txosten bat baliatuz, hainbat sindikatuk D ereduko irakasleen izen ona zikintzeko operaziotzat jo zutena. Bai hezkuntzan, bai giro euskaltzaleetan mobilizazioak harrotu zituen.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 71-72. or.</ref>