Nabarrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
[[1977]]<nowiki/>an, [[Nafarroako Foru Aldundia|Nafarroako Aldundi]]<nowiki/>ko hainbat buruzagik bat egin zuten [[Zentro Demokratikoaren Batasuna|UCD]]<nowiki/>rekin. 1977ko hauteskundeetan, Hego Euskal Herriaren estatutua sortzearen aldeko alderdientzako bozkak kopuruz irabazle atera arren, UCDk atera zituen diputatu gehiago. 1978an, UCDko zenbait buruzagik uko egin zioten [[Eusko Kontseilu Nagusia|Eusko Kontseilu Nagusi]] sortu berrian sartzeari, ezta aukera hori irekita uzteari ere. Ate hori erabat itxi behar zelakoan, [[Zentro Demokratikoaren Batasuna|UCD]]<nowiki/>k onartutako Espainiako Konstituzioko [[Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra|Laugarren Xedapen Iragankorrari]] uko egiteko sortu zen [[Nafar Herriaren Batasuna|Unión del Pueblo Navarro.]] Nabarrismo horren sortzailea [[Jesús Aizpun]] izan zen, 'foruen berrezarpen osoa'ren aldeko iritzi sutsukoa, baita Nafarroako estatusaren ustezko izaera itundu tradizionalaren zalea ere.<ref group="oh">Hala ere, [[Rodolfo Martin Villa]] espainiar ministro frankistaren 1979ko 121/79 Errege Dekretuak uko egin zion bere aurreko beste legeren indarrik onartzeari; ikus Zabaleta, P. (2016), 305-311. or.</ref>
 
Nafarroa Garaia bereizita geratu zen gainerako lurraldeetatik, [[Nafarroako Foru Hobekuntza|''Amejoramiento'' edo Hobekuntza]]<nowiki/>ren bitartez (LORAFNA ere deitua). Antolamendu administratibo eta politiko hori ez zen erreferendum bidez berretsi ahal izan, nabarrismoaren (espainolistaren) aldezleek horretarako hauxe argudiatuta: ez zela horren beharrik, ordu arteko erregimena egokitu egin zutelako, eta ez berri bat sortu. Aldiz, eragile nabarrista horiek berek gehiengo kualifikatuak erreklamatu zituzten beste euskal lurraldeekin erakunde bat osatzeko, erakunde berri bat sortzen ariko liratekeelako.<ref>{{erreferentzia|izena=Ibai|abizena=Elorriaga|urtea=2014|izenburua=Kondaira|argitaletxea=UEU|orrialdea=75|argitaratze-zenbakia=14|artikulua=Nabarrismoaren bilakaera historikoa euskal-nafarbatasunarennafar batasunaren aurrean|artikulu-url=http://www.kondaira.eus/article/view/47/52}}</ref> [[Jaime Ignacio del Burgo]]k bat egin zuen UPNrekin, baita [[PSE-EE|Euskadiko Alderdi Sozialista]]<nowiki/>ko nafarrak ([[Victor Manuel Arbeloa]]) bide horretan haiekin bat egin ere 1982tik aurrera. [[Gabriel Urralburu]]k bide berari heldu zion, eta [[PSN]] sortu zuten PSEtik aparte.