Txikipedia:Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
No edit summary
1. lerroa:
{{PAGEBANNER:Tournament bavarian engraving.png|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Histoire-eu.svg|thumb|700px|<center>Historiako garaien banaketa.]]
'''Erdi Aroa''' {{txp|Europa|Europako}} historian bereizten diren garai nagusietako bat da: {{txp|Antzinaroa|Antzinaroaren}} eta {{txp|Aro Modernoa|Aro Modernoaren}} arteko garaia da. Gutxi gorabehera, K.o. V. mendearen bukaeran hasi zen, {{txp|Erromatar Inperioaren gainbehera|Mendebaldeko Erromatar Inperioa}} desagertu zenean; eta {{txp|Amerikaren aurkikuntza|Amerikaren aurkikuntzarekin}} amaitu zela esaten da, XV. mendearen bukaeran. Beraz, 1.000 urte inguru iraun zuen. Haren ondoren hasi zen garai berriari {{txp|Errenazimentua|Berpizkunde}} edo {{txp|Errenazimentua}} deitzen zaio.
 
Bi garai nagusitan banatu ohi da:
 
*'''Goi Erdi Aroa''': 476tik 1000. urtera arte (V. eta X. mendeak). Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin eta germaniar herrien migrazioekin hasten da, eta musulmanen hedapenaren eta bikingoen inbasioen hasierarekin amaitzen da. '''Erdi Aro goiztiarra''' ere deitu izan zaio. Garai honetan, hiru inperio handi osatu ziren: {{Txp|Bizantziar Inperioa}}, {{Txp|Musulmanen konkistak|Arabiar Inperioa}} eta {{Txp|Inperio Karolingioa}}. Aro honetan, Europan inbasio ugari gertatu ziren, eta horrek ezegonkortasun sozial, politiko eta ekonomikoa ekarri zuen. Horren eraginez, jendeak hirietatik aldegin eta landaldeko herrietara ihes egin zuen. {{Txp|Feudalismo|Feudalismoa}} sortu zen, eta {{Txp|Kristautasun|kristaua}} gero eta indar handiagoa eskuratzen joan zen.
 
*'''Behe Erdi Aroa''': 1000. urtetik 1496ra arte (XI - XV mendeak). Garai honetan, aurreko aroko inbasio ugariak amaitu ziren eta egonkortasun sozial, politiko eta ekonomikoa itzultzen da. Hiritartze-prozesua hasi zen, hainbat hiriren sorrerarekin. Horrek {{Txp|artisautza|artisautzaren}} eta {{Txp|merkataritza|merkataritzaren}} indartzea ekarri zuen, Elizak botere eta garrantzi gero eta handiagoa eskuratu zuen, {{Txp|katedral}} handien eraikuntzan islatu zena, eta kristautasunaren zabalpena gertatu zen, bai eta, horren ondorioz, mundu islamiarraren eta mundu kristauaren arteko gatazkak ere, {{Txp|gurutzadak|gurutzadekin}}. Kulturaren berpizkundea ere abiatu zen, eta lehen unibertsitateak sortu ziren Europan. Erreinu boteretsu batzuk ere hasi ziren agertzen.
 
 
==Goi Erdi Aroa==
Erdi Aroaren lehen erdiari, gutxi gorabehera, Goi Erdi Aroa deitzen zaio. Erdi Aroa hasi zen Europako iparraldetik iritsitako herri germaniko batzuek {{txp|Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioko}} lurrak inbaditu zituztenean eta, horien eraginez, antolaketa politiko hori eta haren erakunde gehienak deseginda geratu zenean. Desagertu ez zen erakunde bakarra Eliza kristaua izan zen; izan ere, inbaditzaileekgermaniarrek erlijio hori beraientzat hartu zuten, eta Eliza Europako erakunderik indartsuena bihurtu zen eta, poliki-poliki, Europako leku guztietara eta baita kanpoko leku askotara ere zabaldu zen. Politikari dagokionez, berriz, erromatarrek hainbat mendetan zehar lortutako batasuna desagertu eta, haren ordez, hainbat erreinu sortu ziren. Horregatik, erreinu germanikoen garaia ere bereizten da, batzuetan, Goi Erdi Aroaren barruan.
 
Garai honetako erregerik handiena {{txp|Karlomagno}} izan zen. Franko izeneko herrien erregea zen, gaur egun {{txp|Frantzia|Frantziak}} eta {{txp|Alemania|Alemaniak}} okupatzen dituzten lurretan. Baina Eliza kristaua ere oso indartsua eta boteretsua zen garai hartan; Aita Santua zen haren buruzagi nagusia, baina beste eliz agintariak ere oso ahaltsuak ziren. Aita Santuak {{txp|Mendebaldeko Europa|Mendebaldeko Europako}} enperadore izendatu zuen Karlomagno 800. urtean. Haren inperioari Mendebaldeko Erromatar Inperioa deitu zitzaion, antzinako Erromatar Inperioa berpiztuko zuelakoan. Baina Karlomagno hil zenean, haren seme eta ondorengoak ezin izan ziren kapazak izan inperioaren batasunari eusteko.