Nabarrismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
16. lerroa:
XIX. mende amaieran eta XX.aren hasieran nabarrismoaren zati handi batek identifikazio oso nabarmena zuen euskaltzaletasunarekin. Joera eskuindar erreakzionarioek eta katolikoek ontzat ematen zuten [[euskozaletasun]]a. Are, hori izan zen ''[[Diario de Navarra]]'' egunkariak izan zuen posizioa sortu berritan (1903).<ref>{{erreferentzia|hizkuntza=eu|izenburua=Nafarroa, orain ala inoiz ez|urtea=2016|abizena=Orzaiz, Ion|izena=Senar, Joxerra|orrialdeak=|orrialdea=126|argitaletxea=|ISBN=978-84-9027-661-7}}</ref> [[Nafarroako Foru Aldundia|Nafarroako Aldundia]]<nowiki/>k [[Euskaltzaindia]] eta Eusko Ikaskuntza sortzen parte hartu zuen, baita ''[[Euskalerriaren alde]]'' aldizkaria ere, eta euskal unibertsitatearen proiektuan lan egin zuen.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 39. or.</ref> Bat zetozen joera horrekin [[Raimundo García García|Raimundo Garcia]] ''Garcilaso'', [[Víctor Pradera|Victor Pradera]], [[Rafael Aizpun]], [[Julio Ruiz de Alda]], [[Joaquín Beuntza|Joaquin Beuntza]] eta abar, guztiak ere kontserbadoreak, katolikoak eta espainiazaleak, baita [[Eusko Ikaskuntza]]<nowiki/>ko kideak ere.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 39. or.</ref>
 
Urte gutxiren buruan, ordea, jarrera aldatuz joan ziren, eta euskal asmo politikoekin mesfidati agertzen hasi ziren. Euskal Herria bai, baina subjektu pasibotzat hartuta. [[Floren Aoiz]]ek, historialari eta [[ezker abertzale]]ko bozeramaile izandakoak, euskal lurraldeen arteko polarizazio batean aurkitu du horren arrazoia. [[Industria Iraultza|Garapen industrial]] bizkorraren epelean, nekazaritzan oinarritutako nafar lurjabeek eta [[kazike]]<nowiki/>ek errezeloz ikusten zuten [[Bizkaia|Bizkaiko]] eliteek hartutako nagusitasuna eta lurralde horren [[demografia]] hazkundearen indarra. Bizkaian ideia berriak ere puri-purian ziren, eta nafar jauntxoek arriskugarritzat zeuzkaten berrikuntza horiek guztiak. [[1917]]<nowiki/>tik aurrera, beste euskal lurraldeetara baino, jauntxo horiek [[Madril]]<nowiki/>era joan ziren babes bila, baita euskal lurraldeen arteko edozein batasuni gogor egin ere.<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 40-41. or.</ref>


{{esaera2|Euskal lurraldeak berdinak dira denak, baina ikara eragiten dit batasunak, orduan Bizkaiarena izanen baita hegemonia. Eta, [[Bizkaia]]<nowiki/>n [euskal] nazionalistak nagusi direnez, haiei lotuta egonen ginateke denak.|[[Víctor Pradera]] ''[[Diario de Navarra]]''n, 1919ko urtarrilaren 6a<ref>Senar, Joxerra. Orzaiz, Jon (2016), 40-41. or.</ref>}}
 
Nabarrismo honen gehiengoak [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garai arte [[euskal abertzaletasun]]arekin harreman nahiko ona izan zuen, baita helburu askotan bat egin ere; izan ere, biek ere [[euskal foruak|foruzaletasunean]] eta [[karlismo]]an zuten jatorria neurri txiki edo handiagoan. 1931n, ordea, [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]] eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] [[Lizarrako Estatutua]] zela eta, tradizionalisten barruan zatiketa handi bat izan zen, eta askok Nafarroa politikoki Euskal Herriko beste lurraldeetatik aparte uztearen alde egin zuten ([[Iruñea]], 1932).