Txikipedia:Xilofono: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Xilofonoa musika tresna mota bat da, perkusio instrumentu bat, hain zuzen ere. Luzera ezberdineko barrak ditu bata bestearen ondoan. Baketa edo makila batekin barra horiek jotzen...»
 
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Marimba ecuatoriana.webm|580px|thumb|<center>Ekuadorreko marimba.]]
Xilofonoa musika tresna mota bat da, perkusio instrumentu bat, hain zuzen ere. Luzera ezberdineko barrak ditu bata bestearen ondoan. Baketa edo makila batekin barra horiek jotzen direnean, soinua sortzen da. Barra bakoitza nota jakin bat sortzeko afinatuta dago.
{{Banner|Tres xilófonos.JPG}}
'''Xilofonoa''' musika tresna mota bat da, {{Txp|perkusio instrumentu}} bat, hain zuzen ere. Luzera ezberdineko barrak ditu bata bestearen ondoan. Baketa edo makila batekin barra horiek jotzen direnean, soinua sortzen da. Barra bakoitza nota jakin bat sortzeko afinatuta dago.
 
Munduan zehar xilofono mota asko daude. Sinpleenak bi euskarriren gainean jarritako ohol batzuez egindako xilofonoak dira, {{Txp|txalaparta|txalapartaren}} antzekoak. Instrumentuaren bertsio konplexuenek kalabaza edo beste objektu natural batzuk jartzen dituzte barren azpian, soinu handia ateratzeko. Mendebaldeko {{Txp|orkestra}} modernoetako xilofonoek barra asko izaten dituzte. Barra horiek euskarri altu batean egoten dira bi ilaratan jarrita, {{Txp|Organo (musika)|organo}} baten teklen antzera. Askotan, interpretatzaileek bi makila erabiltzen dituzte esku bakoitzean instrumentu hori jotzeko.
 
Badirudi xilofonoak {{Txp|Asia|Asiako}} hego-ekialdean sortu zirela. Gaur egun ohikoak dira leku horretan eta {{Txp|Afrika|Afrikan}}. Baliteke {{Txp|esklabo}} afrikarrek instrumentua {{Txp|Latinoamerika|Latinoamerikara}} eraman izana. Han “marimba” izenez ezagutzen da instrumentua. {{Txp|Europa|Europan}} XVI. mendetik erabili izan da, gutxi gorabehera. Hasieran, musika folklorikorako erabiltzen zen; baina XX. mendean, zenbait {{Txp|konpositore}} klasikok xilofonoarentzako piezak idatzi zituzten.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Musika-tresnak]]