Txikipedia:Victoria ur-jauziak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Victoria ur-jauziak munduko ur-jauzirik handienetakoak dira. Afrikan daude, Zambia eta Zimbabweren arteko mugan. Ipar Amerikako Niagarako ur-jauziak baino bi aldiz zabal eta altu...»
 
No edit summary
1. lerroa:
{{Banner|Cascate Vittoria 4.JPG}}
Victoria ur-jauziak munduko ur-jauzirik handienetakoak dira. Afrikan daude, Zambia eta Zimbabweren arteko mugan. Ipar Amerikako Niagarako ur-jauziak baino bi aldiz zabal eta altuagoak dira, izan ere, 108 metroko altuera dute.
[[Fitxategi:Victoria Falls 2019 8.webm|550px|thumb|<center>Victoria ur-jauzien bideoa.]]
'''Victoria ur-jauziak''' munduko {{Txp|ur-jauzi|ur-jauzirik}} handienetakoak dira. {{Txp|Afrika|Afrikan}} daude, {{Txp|Zambia}} eta {{Txp|Zimbabwe|Zimbabweren}} arteko mugan. Ipar Amerikako {{Txp|Niagarako ur-jauziak}} baino bi aldiz zabal eta altuagoak dira,: izan ere, 108 metroko altuera dute.
 
{{Txp|David Livingstone}} esploratzaile eskoziarra izan zen Victoria ur-jauziak ikusi zituen lehen europarra, 1855eko azaroaren 16an. Hark izendatu zituen horrela Ingalaterrako {{Txp|Viktoria Erresuma Batukoa|Victoria}} erreginaren omenez. Bertako biztanleek, ordea, beraien hizkuntzan izendatzen dute eta Mosi-oa-Tunya deitzen diote. Horrek euskaraz “burrunbea egiten duen kea” esan nahi du.
 
Ur-jauzi honek munduko leku guztietako turistak erakartzen ditu. 1905ean ur-jauzietako zubia ireki zutenean, munduko altuena zen. Inguruetako beste erakargarri turistiko batzuk Zimbabweko Victoria ur-jauzien Parke Nazionala eta Zambiako Mosi-oa-Tunya Parke Nazionala zein Livingstone Ehiza Parkea dira. Parke horiek aisialdiko instalazioak eskaintzen dituzte, baita animalia basati txiki eta handientzako habitata ere. 1989an, {{Txp|UNESCO|UNESCOk}} Gizateriaren Ondare izendatu zituen Victoria ur-jauziak eta inguruko parkeak.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Afrikako geografia]]