Sai: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
2. lerroa:
[[Fitxategi:Putrea2.JPG|thumb|200px|[[Sai arre]] bat [[Bilbo]]ko etxebizitza bateko balkoian.]]
'''Saiak''' edo '''putreak''' hildako abereez elikatzen diren [[hegazti]]ak dira. Hildako abererik egon ezean, [[animalia]]k hiltzeko gai dira baita ere. Putreak munduko [[kontinente]] guztietan existitzen dira [[Antartika]]n eta [[Ozeania]]n izan ezik, baina hizkuntzaren arabera zeintzuk diren putre aldatzen da. Euskaraz [[sai arre]] eta [[sai zuri]]a bereizten dira, Euskal Herrian bizi diren espezie nagusiak. Munduko beste 23 espezieri ere sai edo putre izena ematen zaie, [[kondor]]ra barne. Ameriketan bizi diren zazpi espezieak [[Cathartidae]] familiakoak dira. Sai guztiak dira burusoilak, lumarik gabea. Uste denez, honek abantaila ematen die jaten ari diren bitartean, garbiagoa baita sarraskijale batentzat, baina termoerregulazioan ere eragina du<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Why do vultures have bald heads? The role of postural adjustment and bare skin areas in thermoregulation|orrialdeak=168–173|hizkuntza=en|data=2008-04-01|url=https://www.sciencedirect.com/science/article/abs/pii/S0306456508000107|aldizkaria=Journal of Thermal Biology|alea=3|zenbakia=33|issn=0306-4565|doi=10.1016/j.jtherbio.2008.01.002|sartze-data=2021-06-11}}</ref>.
 
== Taxonomia ==
Mundu Berriko eta Mundu Zaharreko saiek antza handia badute ere, ez dute harreman taxonomikorik. Euren antza [[eboluzio konbergente]]aren adibide bat da. Antza hori dela eta, lehen biologoek talde berberean sartu zituzten. [[Lineo]]k guztiak ''[[Vultur]]'' generoan sartu zituen, baita ''[[Harpia harpyja]]'' arranoa ere. Beranduago, Mundu Berrikoak [[Cathartidae]]n sartu zituen [[Frédéric de Lafresnaye]] ornitologoak. Beranduago, azpiorden hori familia gisa sailkatu zen.
 
[[XX. mende]]aren amaieran biologo batzuek proposatu zuten mundu berriko putreak [[Ciconiiformes]] familian sailkatu behar zirela, [[amiamoko]] eta [[koartza|koartzekin]], baina ikuspegi hau atzera bota da ikerketa sakonagoen ostean.
 
== Erreferentziak ==