Neska baten erretratua (Christus): berrikuspenen arteko aldeak

Petrus Christusen margolana
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb '''''Neska baten erretratua''''' tamaina txikiko olio-pintura bat da (29 cm × 22.5 c...»
(Ez dago alderik)

10:33, 11 ekaina 2021ko berrikusketa

Neska baten erretratua tamaina txikiko olio-pintura bat da (29 cm × 22.5 cm), Petrus Christusek 1465etik 1470era bitarte egina, egun Berlingo Gemäldegalerien dagoena. Iparraldeko Pizkundeko erretratu nabarmenetakotzat jotzen da, eta eragintza handia izan zuen egin ondoko hamarkadetan.

Neska bat islatzen da hiru dimentsioko atzealde errealista batean, eta ikusleari begiratzen dio, arpegiera herabe, baina adimentsu eta erne batekin. Begirada erakargarri hori nabarmenduta dago begiak doi lerrokaturik ez daudelako, eta, aldi berean, bekainak makur daude.