Cocoliztli epidemiak: berrikuspenen arteko aldeak

eritasun batzuen segida
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «thumb|Populazioaren kolapsoa Mexikoko erdialdean '''Cocoliztli epidemiak''' sukar handiak eta odoljarioak ekartzen zituzten...»
(Ez dago alderik)

10:32, 10 ekaina 2021ko berrikusketa

Cocoliztli epidemiak sukar handiak eta odoljarioak ekartzen zituzten eritasun batzuen segida dira, Espainia Berria (egungo Mexiko) XVI. mendean milioika indigenaren heriotza eragin zituztenak. Aztekek cocoliztli izena eman zieten (izurri). Eskualdean 500 urtean izandako lehorte okerrenek eta konkistaren ondoren indigenek pairatzen zuten egoerak larriagotu zituzten eritasunak.

Populazioaren kolapsoa Mexikoko erdialdean

Hamabi epidemia identifikatu dira cocoliztli barnean sailkatzeko modukoak. Horietako handienak 1520, 1545, 1576, 1736 eta 1813koak dira. Ikertzaile modernoak ez datoz bat patogenoa zehazterakoan. Hala ere, bakterioen genomaz berriki egin azterlanek iradoki dute salmonela (Salmonella enterica) izan zitekeela lehenengo agerraldiaren eragilea. Sukar hemorragikoa ere izan zitekeen.