Stefan Zweig: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ar:شتيفان تسفايغ
t Robot: Cambios triviales
7. lerroa:
[[Erlijioa]] ez zen izan oinarrizkoa haren bizitzan: “Nire gurasoak jaiotzako txiripaz ziren juduak”, adierazi zuen berak. Nahiz eta bere saioak ''Neue Freie Presse'' argitaletxeak argitaratu zituen, zeinen editorea baitzen [[Theodor Herzl]] buruzagi sionista, nazionalismo juduak sekula ez zuen Zweig erakarri.
 
Lehen Mundu Gerran jarrera bakezalea hartu zuen, [[Romain Rolland]] idazle frantziarrarekin batera. Bion artean dei zabala egin zieten munduko intelektualei, bakearen alde egin zezaten. Zweig-ek bakezale iraun zuen bere bizitza osoan, baina Europaren batasuna aldarrikatu zuen naziak agintera iritsi aurretik ere. Garai hartan [[Suitza|Suitzara]]ra joan zen bizi izatera, eta han gerra berriemaile gisa egin zuen lan Vienako prentsa librearentzat eta baita [[Hungaria|Hungariako]]ko zenbait egunkarirentzat. Lagun ospetsuak zituen, tartean [[Hermann Hesse]] eta [[Pierre-Jean Jouve]], eta horiei esker argitaratu zituen bere iritzi bakezaleak garai hartako Europa zurrunbilotsuan.
 
[[1918|1918an]]an Austriara itzuli zen, [[Salzburg]]era, non ezkondu baitzen Friderike Maria Burger von Winternitz andereñoarekin, bere lanaren miresle bat. Intelektual konprometitua zenez, gogor kritikatu zuen garai hartako mendeku giroa. Horretaz guztiaz bere lanetan idatzi zuen. Garai hartan ezagutu zituen [[Thomas Mann]] eta [[Max Reinhardt]].
 
[[1928|1928an]]an [[Sobiet Batasuna|Sobiet Batasunera]] joan zen.
 
[[1930|1930ean]]ean [[Albert Einstein]] bisitatu zuen Princetongo deserrian. Bere lagunen artean zeuden [[Maxim Gorki]], [[Rainer Maria Rilke]], [[Auguste Rodin]] eta [[Arturo Toscanini]].
 
[[1934|1934an]]an Stefan Zweig-ek ihes egin zuen Austriatik, [[Hitler]] agintera iritsi bezain laster. [[Richard Strauss]] musikagileak gogor defendatu zuen Zweig, eta uko egin zion haren izena kentzeari ''Die schweigsame Frau'' (Emakume Isila) operaren afixatik. Hori zela-eta, Hitler ez zen joan opera horren estreinaldira, eta hiru emanaldiren ostean, debekatu egin zuen erabat.
 
[[1936|1936an]]an naziek debekatu egin zituzten bere liburuak Alemanian.
 
[[1938|1938an]]an bereiztu egin zen bere emazteagandik.
 
[[1939|1939an]]an berriro ezkondu zen, oraingo horretan Charlotte Elisabeth Altmann andereñoarekin. Denbora batez, Zweig Ingalaterran bizi izan zen, Bath-en eta [[Londres|Londresen]]en, AEBeetara joan aurretik.
 
[[1941|1941ean]]ean [[Brasil|Brasilera]]era joan zen.
 
[[1942|1942an]]an berak eta bere bigarren emazteak bere buruaz beste egin zuten Petrepolis hirian, Brasilen, etsiak jota Europako kultura desagertzear zegoelakoan. “Uste dut hobe dela garaiz amaitzea eta zutik, mundu batean non lan intelektuala bozkariorik garbiena izan dudan eta pertsonen askatasuna Lurreko ondasunik garaiena”, idatzi zuen.
 
[[1943|1943an]]an, hil eta gero, haren oroitzapen liburua argitaratu zen, ''Die Welt von Gestern'' (Atzoko mundua) izenburuarekin.
 
== Lana ==