Drogomenpekotasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa:
{{gaixotasun infotaula}}
{{ohar medikoa}}
'''Drogomenpekotasun''' terminoak [[adikzio]]ari dio erreferentzia egiten, [[substantzia psikoaktibo]], [[droga]] edota adiziozko substantziagatik sortua dena. [[MOE]]k [[alkohol]]a zein beste edozein substantziaren menpekotasuna, substantzia jakin baten dosi zehatz batzuk, sarritan kontsumitzea ondo sentitzeko edo gaizki ez sentitzeko behintzat bezala definitzen du<ref>{{Erreferentzia|izena=Eric J.|abizena=Nestler|izenburua=Molecular neuropharmacology : a foundation for clinical neuroscience|argitaletxea=McGraw-Hill Medical|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/273018757|edizioa=2nd ed|isbn=978-0-07-164119-7|pmc=273018757|sartze-data=2021-06-09}}</ref>.
 
Kontsumo mota desberdinek sortzen duten menpekotasuna mota ezberdinetakoa izan daiteke egun: Batetik, ohikoa edo barneraturik dugun menpekotasun fisikoa ([[heroina]], [[alkoholismo]]a...) ala psikikoa ([[speed]], [[kokaina]], [[haxix]]...). Baina badago hain ezaguna ez den baina eraginkorrena den beste mota bat ere; menpekotasun funtzionala hain zuzen ere. Alegia, menpekotasun fisiko edo psikikorik gabe, hainbat egoera bilatzeko helburuarekin gauzatzen den kontsumoa.
11. lerroa:
 
Droga menpekotasunetik sendatu eta guztiz errekuperatu daiteke pertsona bat, norbanako horrek arreta integral eta kalitatezkoa jasotzen badu behintzat. Azpimarratzekoa da hala eta guztiz ere, norbanakoaren ardura uneoro dela presente halako kasu batean, hasieran, prozesuan bertan zein tratamenduaren momentuan, kontziente behar duela izan sendatzea nahi badu.
 
== Abstinentzia-sindromea ==
{{Sakontzeko|Abstinentzia-sindrome}}
Abstinentzia-sindromea<ref>[[Euskalterm]]: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]</ref> pertsona batengan [[Adikzio|adikzioa]] eragin duen substantzia hartu edo jarduera egiteari uzten denean sortzen den [[sintoma]] eta erreakzioen multzoa da.
 
Alkoholaren gehiegizko erabilerak, adibidez, tolerantziara, mendekotasun fisikora eta ondoko abstinentzia-sindrometara eramaten du. Abstinentzia-sindromea, batez ere, nerbio sistema zentrala hiperkitzikakortasun-egoeran mantentzen delako ematen da .
 
Sindrome hau [[Gaixotasun psikologiko|gaixotasun psikologikoetan]] ere ager daiteke; hauen artean mendekotasun emozionala. Azken honetan ez dago droga edo sustantziekiko mendekotasunik baina bai beste pertsonekikoa, hori dela eta, subjektuak jasaten dituen min emozionalak min fisiko bihurtzen dira.
 
Sintomek, sustantziaren eta mendekotasunean iraundako denboraren arabera formaz eta intentsitatez aldatuagatik ere, kasu guztietan, nerbio-sistemaren desorekatik datoz.
 
== Erreferentziak ==