Arabako ermandadeak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
1. lerroa:
'''Arabako anaiarteakermandadeak''' [[1417]]. urtetik aurrera, [[Araba]]n [[Ahaide nagusiak|ahaide nagusien]] gehiegikeriak geldiarazteko sortu ziren herri-elkarte edo federazioak izan ziren. Arabako herri batzuk [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroako]] beste herri batzuekin bilduak ziren [[XIII. mendea]]ren bukaeran (Gatzaga Buradon, Gasteiz eta Agurain, 1282an; Gatzaga Buradon, Gasteiz, Agurain, Gesaltza Añana, Bastida, Argantzun, Urizaharra, Korres, Antoñana eta Kanpezu, 1296an), eta [[XIV. mendea]]ren hasieran (Gasteiz, Trebiñu, Gesaltza Añana, Korres, Beranturi, Agurain eta Urizaharra); baina [[XV. mendea|XV. mende]] arte ez ziren Arabako anaiarteakermandadeak benetan gorpuztu.
 
Esan bezala, 1417. urtean batu ziren anaiarteanermandadean Gasteiz, Trebiñu eta Aguraingo herriak, baina ez zuen arrakastarik izan. 1449. urtean, [[Henrike IV.a Gaztelakoa|Henrike IV.a]] Gaztelako erregeak anaiarteermandade bakar batera bildu nahi izan zituen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia, Burgosko iparraldea, Santander eta Errioxako hiri eta herri guztiak; baina ez zuen horrelakorik lortu. [[1463]]. urtean hasi zen lurraldeko herri eta hiri guztiak jaso zituen Arabako Anaiarteaermandadea baturik egituratzen, lurraldeko anaiarteermandade txikiak batu ondoren (hiri-anaiarteakermandadeak eta lur zabaleko anaiarteakermandadeak). Urte hartako [[urriaren 4]]an sortu zuten [[Rivabellosa]] herri mugakidean, gaur egun [[Erriberabeitia]]ko udalerrian dagoena. Bertan, bost hiribildu barne gelditu ziren, [[Agurain]], [[Gasteiz]], [[Miranda Ebro|Miranda de Ebro]], [[Pancorbo]] eta [[Sajazarra]]. Horietaz gain, tokian tokiko 26 anaiarteermandade eta 2 biltzar (Donemiliaga eta Harana) zeuden. Halaber, litekeena da hauek guztiak ere bertan egotea: "Salinas de Añana" bere herrixkekin, "Monreal de Murguía" Zuiako Anaiarteanermandadean, "Alegría" eta "Elburgo" Iruraizkoan, "San Vicente" eta "Contrasta" Aranakoan, "Corres" eta "Laminoria" Arraiakoan, "Arceniega" eta "Villarreal". Guztira, 23 arabar hiribilduetatik 11, "Vitoria" barne. Ez zeudenak Antoñana, ''Santa Cruz de Campezo'', Lagran, ''Peñacerrada'', "Labastida", ''Salinillas de Buradón'' eta Berantevilla izan ziren. 7 hauek batu ziren 1463 eta 1502 artean, eta garai hartantxe Arabatik bereiztuko dira Miranda, Pancorbo, Villalba de Losa, Losas de Susos eta Saja. Bernedok 1490ean, Labrazak 1501ean eta Laguardiak 1500-1506an bat egin zuten. Azkenik, "Treviño" eta "La Puebla de Arganzón" ez ziren inoiz Anaiartekoermandadeko kideak izan.
 
Berrogeita hamalau anaiarteermandade txiki zituen Arabako lurraldeak [[XVI. mendea]]n, sei multzotan banatuak (berrogeita hamabost anaiarteermandade txiki [[XIX. mendea]]n). Arabako segurantza begiratzea eta gaiztaginak epaileen esku uztea eta epaitzea ziren anaiartearenermandadearen betebehar nagusiak. Hasierako anaiarteakermandadeak bi buruzagitza nagusi zituen: hogeita bat herri harresidunez arduratzen zen bata, eta lur zabaleko herriez bestea.
 
== Tokian tokikoak ==
G. Martínez Díezen arabera, 1537 eta 1804 artean hauexek ziren 54 anaiarteermandade txikiak:
 
# ''Valderejo''
67. lerroa:
== Ikus, gainera ==
* [[Arabako historia]]
* [[Bizkaiko anaiarteaermandadea]]
* [[Gipuzkoako anaiarteaermandadea]]
* [[Lapurdiko anaiarteaermandadea]]
 
== Kanpo estekak ==