Grasshopper Club Zürich: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
43. lerroa:
''Grasshopper'' izenak ingelesez "matxinsalto" esan nahi du. Ez da ezagutzen izenaren arrazoia, baina ZÜrichen bizi zen Tom Griffith ikasle ingelesak sortu zuen 1886ko irailaren 1ean Manchesterreko Unibertsitateko lagun batzuekin batera. Garai hartan Ingalaterrako talde arrakastatsuena zen [[Blackburn Rovers Football Club|Blackburn Rovers]] taldearen kamiseta hartu zuten eta ordutik ez da aldatu.
 
1893an [[BusndeligaBundesliga|Alemaniako ligan]] jokatzen hasi zen, hori egiten zuen aurreneko talde suitzarra izan zen. 1897an Suitzako liga antolatu zen eta aurreneko ekitaldia (1897-98) Grasshopperrek irabazi zuen. 1920. hamarkadan Dori Kürschner entrenatzaile hungariarrarekin eta 1930. hamarkadan Karl Rappan austriarrarekin Suitzako talde nagusia izan zen.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]] garaian Suitza herrialde neutrala izan zen eta ligak aurrera jarraitu zuen. Bost urte horietan Grasshopperrek hiru liga eta bost kopa irabazi zituen. 1952 eta 1956an Liga eta Kopa eskuratu zituen baina ondoren titulurik gabeko garaia iritsi zitzaion. 1980 eta 1990. hamarkadak ere oso onak izan ziren.