Txikipedia:Antzinako Egipto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{Txikipedia interwiki}}
No edit summary
8. lerroa:
{{Txikipedia interwiki}}
 
==Antzinako Egiptoko hiru inperioak==
Antzinako Egiptoko historian hiru denbora-tarte handi bereizten dituzte arkeologoek. Denbora-tarte bakoitzean, faraoien portaera aldatu ohi zen. Denbora-tarte horiei inperio izena ematen zaie; zientzialariek honela izendatu zituzten: Antzinako Inperioa, Inperio Ertaina eta Inperio Berria.
 
===Antzinako Inperioa===
{{Txp|Egiptoko Antzinako Inperioa|Egiptoko Antzinako Inperioan}}, faraoiak {{Txp|Egiptoko piramideak|piramideetan}} lurperatzen zituzten. Piramideak, hala ere, arazotsuak izan ohi ziren: piramide bat eraikitzeak denbora luzea eskatzen zuen, garestia izaten zen eta gainera, ezkutzatzea zaila zen.
 
Antzinako egiptoar guztiek prestatzen zituzten hilobirako ondasunak. Hil ondoko bizitzan haien lana egingo zuten buztinezko irudi txikiak sortzen zituzten, eta bestelako gauza txiki asko sortzen zituzten ere bai, zeinak magikoki beharrezkoa izango litzateken edozein tamainatakoak bihurtuko ziren.
 
Faraoiek hilobirako ondasunak haiekin lurperatzea nahi zuten. Baina faraoien hilobi-ondasunak altxorrak ziren. Piramidea bigilatzeko gizonak ipintzen zituzten. Zaindariak piramideen ondoko hiri moduko batean bizi ziren, piramidearen oinarrian. Zaindari gehienak haien familiekin bizi ziren. Jende honi janaria, babesa eta arropak eman behar zitzaizkien. Horrela ordaintzen zitzaien zaindariei. Horrek guztiak gastu gehiago eragiten zuen.
 
Piramideak, hortaz, arazo eta gastu handia ziren. Piramideek modan egoteari utzi zioten.
 
===Inperio Ertaina===
{{Txp|Egiptoko Inperio Ertaina|Inperio Ertainaren}} garaian, faraoiak hilobi ezkutuetan lurperatzen zituzten. Hilobiak eraiki zituztenek lan paregabea egin zuten hilobiak ezkutatzen. Arkeologoek badakite zein faraoik agintzen zuten garai horretan. Antzinako egiptoarrek sinesten zuten hil ondorengo bizitzan desagertuko zirela, beren izena nonbait idaztea lortu ezean. Heriotzaren ondorengo bizitzaz gozatzea zen denen asmoa, horregatik faraioek euren izena edonon idazten eta zizelkatzen zuten. Arkeologoak, oraindik ere, ez dira gai izan hilobi guztiak aurkitzeko.
 
===Inperio Berria===
{{Txp|Egiptoko Inperio Berria|Inperio Berrian}}, faraoi guztiak eremu geografiko bereko ezkutuko hilobietan lurperatzen zituzten. Arkeologoek eremu horri {{Txp|Erregeen Harana}} izena eman diote. Historian garai horretan bihurtu zen Egipto antzinako garaiko potentzia mundiala.
 
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Antzinako historia]]
[[Kategoria:Txikipedia:Antzinako zibilizazioak]]
[[Kategoria:Txikipedia]]