Sedimentologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
'''Sedimentologia''' [[arroka sedimentario]]ak sortzen dituzten sedimentu gorputzen formazio, garraio eta metatzea ikertzen dituen geologiaren azpiatala da. Iraganeko ingurune sedimentarioak interpretatu eta berreraikitzeko asmoa du. Oso harreman handia du [[estratigrafia]]rekin, baina honek ez bezala, ez ditu arrokak deskribatzen baizik eta berauek sortu zirenean zegoen egoera.
 
== Oinarizko printzipioak ==
;[[Aktualismoaren printzipioa]]: Printzipio hau oinarrizkoa da Geologiaren ikerketan. Ingelesez aktualismo hitza ez da erabiltzen, baizik eta uniformitarismoa edo uniformismoa. [[James Hutton]]ek [[XVIII. mende]]an proposatu zuen eta esaldi batean laburbil daiteke: "orainaldia iraganeran giltza da". Printzipio honen arabera gaur egungo prozesu geologiko guztiak iraganean ere modu berdinean gertatu dira, eta beraz prozesu geologikoak denboran aldaezinak dira.
 
8. lerroa:
;[[Gainezartze printzipioa]]: Printzipio honen arabera [[tektonika|tektonikoki]] aldatu gabeko arroken sekuentzia batean behekoa zaharragoa izango da gainean duena baino. Logikoki, beraz, gazteagoa den arroka bat ezin da egon zaharragoa den baten azpian sedimentatua egon. Printzipio honekin arroka sedimentarioak denbora-lerro bat bailiran azter daitezke.
 
== Sedimentologiaren historia ==
Gizakiak antzinatetik harriak erabili baditu ere interes ekonomikorako [[XIX. mende]]rarte ez da ikerketarik egin sedimentologiaren alorrean. Izena bera [[1932]]ean sortu zuen Wadellek.
 
[[1960ko hamarkada]]n sedimentologiak aurrerapausu handiak izan zituen [[hidrokarburo]]en ustiapena zela eta, hauek reserborio handienak [[arroka sedimentario]]etan daudelako. Gaur egun kostaldeko inguruetako [[ekologia]]n ere sedimentologia erabiltzen da.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Geologia]]
* [[Estratigrafia]]