Petrus Christus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
3. lerroa:
'''Petrus Christus''' ([[Baarle-Hertog]], [[1410]]/[[1415]] - [[Brujas]], [[1472]]/[[1473]]) margolari bat izan zen, [[primitibo flandestar]]ren eskolakoa, Brujasen 1444tik aurrera jardun zuena. Hor, [[Hans Memling]]ekin batera, margolari garrantzitsuena izan zen [[Jan van Eyck]]en heriotzaren ondoren. Christus haren estiloaren jarraitzailetzat jotzen bada ere, ez zen harekin egon Brujasen, maisua hil eta gero iritsi baitzen.
 
Hala ere, figura ezezaguna izan zen hainbat mendetan, artearen historialari modernoek nabarmendu arte. [[Giorgio Vasari]]k aipamen txikia egiten dio [[Pizkunde]]an pintoreen biografiaz idatzitako liburuan. Egun, 30 bat margolan esleitzen zaizkio segurtasunez. EzagunenEzagunenen artean hauek daude: ''Kartusiar baten erretratua'' ([[1446]]), ''Zuhaitz lehorreko Ama Birjinia'' ([[1462]]-[[1465|5]]) eta ''Neska baten erretratua'' ([[1470]] ing.).
 
Christusek nabarmentzen da berrikuntzak egiteagatik [[perspektiba lineal]]ean eta teknika artatsua erabiltzeagatik, [[Miniatura|miniaturen]] eta eskuizkribuen irudien ondoriozkoa. Lehendabizikoa izan zen primitibo flandestarren artean perspektiba mota hori erabiltzen. Besteak beste [[Robert Campin]] eta [[Roger van der Weyden]] ere oinarri hartu arren, Jan van Eyck izan zuen inspirazio nagusi. Haren espazioari eta bolumenari eutsi zion, garrantzi gutxiagoa emanez erritmoaren jarraipenari eta zehaztasun linealari, gainazal lau eta sinpleak islatzen baitzituen.