Harper Lee: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Artikulua osatzen apurka.
3. lerroa:
'''Nelle Harper Lee''' ([[1926]]ko [[apirilaren 28]]a - [[2016]]ko [[otsailaren 19]]a) [[estatubatuar]] idazle ospetsuenetako bat da, ''Urretxindor bat hiltzea'' ([[To Kill a Mockingbird|''To Kill a Mockingbird'')]] idazi zuen eleberriagatik. 1961eko [[Pulitzer Saria Fikzioan]] irabazi zuen eta gaur egungo estatubatuar literaturaren klasikoa bilakatu da. Leek [[eleberri]] bakarra baino ez zuen idatzi, eta hala ere 2007an Presidentziaren Askatasunaren Domina eman zioten literaturari egindako ekarpenagatik.<ref>{{erreferentzia|urtea=2007|izenburua="President Bush Honors Medal of Freedom Recipients"|argitaletxea=The White House. (Press release).|hizkuntza=En}}</ref> Ohorezko unibertsitateko titulu ugari jaso zituen, baina halakoetan hitz egiteari uko egiten zion. [[Truman Capote]] bere lagun minari lagundu zion ''[[Odol hotzean]]'' (''In Cold Blood'') 1966ko liburu ezagunaren ikerketan.<ref>{{erreferentzia|abizena=Harris, Paul|urtea=2013|izenburua="Harper Lee sues agent over copyright to To Kill A Mockingbird"|argitaletxea=The Guardian|hizkuntza=En}}</ref> Capote izan zen Dill Harris ''Urretxindor bat hiltzea''-ko pertsonaiaren oinarria.<ref>{{erreferentzia|abizena=Langer, Emily|urtea=2016|izenburua="Harper Lee, elusive author of 'To Kill a Mockingbird,' is dead at 89"|argitaletxea=The Washington Post|ISBN=ISSN 0190-8286|hizkuntza=En}}</ref>
 
1768an sortutako [[Entziklopedia]] Britainiarrak literatur kritikoen artean egindako inkesta baten arabera, ''Urretxindor bat hiltzea'' inoiz idatzi diren hamabi nobela onenean artean dago, hain zuzen bigarren lekuan [[Anna Karenina]]<nowiki/>ren ondoren.<ref>{{erreferentzia|urtea=2021|izenburua=12 Novels Considered the “Greatest Book Ever Written”|argitaletxea=Encyclopædia Britannica|hizkuntza=En}}</ref>
''Urretxindor bat hiltzea''-ren argumentua eta pertsonaiak Leek bere familiari eta bizilagunei buruz egindako oharretan oinarrituta daude, eta baita berak hamar urte zituenean jaioterritik gertu izandako gertaera batean ere, hain zuzen, emakume zuri bat bortxatu zuelakoan salaketa egotzi zioten beltz bati, eta beroni laguntzen saiatuko zen Atticus Finch protagonista. Eleberriak 1930eko hamarkadan hegoalde sakonean helduek arraza eta klasearekiko zuten jarreren irrazionaltasunaz dihardu, bi haurren begietatik irudikatuta. Bere jaioterriko [[Monroeville (Alabama)|Monroeville]]-n ([[Alabama]]) izandako jarrera arrazistak inspiratu zuen.
 
1950eko hamarkadaren erdialdean ''Zoaz, zaintzaile bat jarri'' (''Go Set a Watchman'') eleberria ere idatzi zuen, 2015eko uztailean argitaratuko zena, ''Urretxindorra''-ren sekuentzia bezala, baina geroago baieztatu zen ''Urretxindorra''-ren lehen zirriborroa izan zela.<ref>{{erreferentzia|abizena=Nocera, Joe|urtea=2015|izenburua="The Harper Lee 'Go Set A Watchman' Fraud"|argitaletxea=The New York Times|hizkuntza=En}}</ref>
31. lerroa:
 
=== Xehetasun autobiografikoak eleberrian ===
''Urretxindor bat hiltzea''-ren argumentua eta pertsonaiak Leek bere familiari eta bizilagunei buruz egindako oharretan oinarrituta daude, eta baita berak hamar urte zituenean jaioterritik gertu izandako gertaera batean ere, hain zuzen, emakume zuri bat bortxatu zuelakoan salaketa egotzi zioten beltz bati, eta beroni laguntzen saiatuko zen Atticus Finch protagonista. Eleberriak 1930eko hamarkadan hegoalde sakonean helduek arraza eta klasearekiko zuten jarreren irrazionaltasunaz dihardu, bi haurren begietatik irudikatuta. Bere jaioterriko [[Monroeville (Alabama)|Monroeville]]-n ([[Alabama]]) izandako jarrera arrazistak inspiratu zuen.
 
Leeren antzera, eleberriko Scout bikotea Alabamako herri txiki bateko abokatu errespetatu baten alaba da. Scouten laguna, Dill, Leeren haurtzaroko lagun eta bizilaguna zen Truman Capoten inspiratuta zegoen. Eta Lee berriz, Capoteren lehen eleberriaren pertsonaia baten eredua da, ''Beste ahots batzuk, beste gelak'', 1948an argitaratua. Leeren eleberriaren argumentuak, bere aita abokatuak egin zuen antzeko defentsa juridiko baten porrota izan zen. Baliteke baita mutilen arteko bortxaketa kasuek Leeren kontzientzia soziala eratzen lagundu izana.