Bulego: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
7. lerroa:
 
=== Guztiaren funtsa ===
Disziplina anitzeko proiektu bat den arren, musika da BULEGOren bihotza eta funtsa. POP dantzagarria eta energia positiboz betea da boskoteak eskaintzen duena.
 
Hitzetan egunerokotasunean aurkitzen diren gauza txikiei buruz hitz egiten dute harremanei eta sentimenduei toki berezi bat eskainiz. Edonor identifikatuta sentitzeko moduko egoerak aurkitu ahalko ditu entzuleak esaldien artean.
16. lerroa:
BULEGO hasiera-hasieratik disziplina desberdinetako profesionalekin elkarlanean aritzearen alde egin duen ekimena izan da. Musika da guztia mugitzen duena eta atal denen funtsa, baino hau janzten duten adarrak ezinbestekotzat ematen dituzte.Lehen pausoetatik koherentzia ematen saiatu dira proiektuaren arlo desberdinei, diseinu grafikotik, janzkera eta sare sozialetako zein bisual mediako edozein eduki estetika baten baitan biltzeko asmoz.
 
Eñaut Gaztainaga izan da Bulego EPan ekoizpen eta grabaketaren arduraduna. Diseinu grafiko eta janzkerari dagokionez Ander Azpiazu eta Eneko Aranbarri ren zuzendaritzapean egon gara hurrenez hurren. Sozial mediaren arduraduna Ane Lizarralde dugu. Managementa Panda Artist Management-en esku dago. Profesional ezberdinez osatutako lantaldean musika konposaketa eta interpretaziotik haratago doazen beharrei erantzuna ematen daude.
 
=== BULEGO EP ===
2020ko maiatzean kaleratu zen lehen iraupen laburreko lana. Hegan izeneko singlearekin estreinatu zen Gaztea irratian eta hilabeteren barruan youtuben 13.000 entzunalditik gora eta Spotifyn 5000 entzule baino gehiago izan ditugu.Datorrena datorrela izan zen bigarren aurrerapen kanta eta apirilaren lehen astean kaleratu zen lyric bideo batez lagunduta. Azkenik apirilaren amaieran estreinatu zen BULEGO, sei kantaz osatutako lehen EP-a.
 
== 2020 URTEA ==
Ez dute talde askok lortu Bulegoren pareko ibilbide meteoriko eta egokia izatea, urte luzeko ibilbidea egina duela ematen baitu. Spotify plataforman entzunaldi kopuru adierazgarria lortu dute 2020. urtean, soilik bi EP kaleratuta: ‘Ilun Dagoen Arren’ eta ‘Bulego’; taldea 2019. urtean sortu zen Azkoitian, eta konfinamendua hasi baino aste gutxi batzuk lehenago igo ziren lehen aldiz oholtza gainera. Horrela, bada, '''pandemia garaian aire zabalean kontzertu bat antolatu eta egin duen aurreneko taldea izan da: “Herria“[https://urolakosta.hitza.eus/2020/06/21/energiaz-betetako-doinuak-eta-giro-aparta-bulegok-azkoitian-eskainitako-kontzertuan/ Berpizten”Herria Berpizten]”'''.
 
'''Bulego''' taldeak eskemak urratu ditu euskal musikaren munduan, eta bere musika gizarteari helarazteko formula ezohiko bezain berritzaileak erabili dituzte; esate baterako, zaharren egoitzetan barrena tour bat egin dute ‘Gure Izarrak’ abestia aurkezteko, hirugarren adinekoen eta egoitzetako langileen omenezko kantua delako; edo ‘Kantu bat’ singlea QR kodeak zituzten kartelen bitartez aurkeztu zuten, eta 50 herri baino gehiago josi zituzten kartelez; edo [[Gaztea (irratia)|Gaztea irratiaren]] 30. urteurrena ospatzeko ekitaldian esklusiban aurkeztu zuten ‘Hegan’ abestia, eta ‘Top Gaztea’ zerrendako 1. postura ere iritsi ziren abesti horrekin. Eta hau hasi baino ez da egin.
 
== Kanpo estekak ==