Txikipedia:Ugal-aparatu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
31. lerroa:
Obulua ernaldu ondoren, ernaldi edo {{Txp|Haurdunaldi|haurdunaldia}} hasten da. Obulu ernaldua umetokira iristen da. Bidaiatu ahala, zelula gehiagotan zatitzen hasten da. Bost edo sei egunen buruan, zelula horiek umetokiko horman sartzen dira. Han, zelulak garatzen hasten dira ume bat osatu arte. Umekiaren lehen faseari {{Txp|enbrioi}} deitzen zaio. Zortzi bat asteren ondoren, {{Txp|umeki}} edo fetu deitzen zaio.
 
Umetokian, umetxoa poltsa edo zaku amniotiko baten barruan hazten da. Zaku amniotiko hori likido gardenez beteta dago. Likidoak umekia babesten du eta mugitzeko aukera ematen dio. Odol-hodi multzo batek, {{Txp|zilbor-heste|zilbor-hestea}} izenekoak, umekiaren sabela plazentarekin lotzen du. {{Txp|Plazenta}} umetokiaren zati bat estaltzen duen egitura bat da. Plazentak amaren gorputzetik umearengana eramaten du elikagaia; umekiaren hondakin organikoak ere kanporatzen ditu.
 
Bederatzi bat hilabeteko garapenaren ondoren, umea emakumearen gorputzetik ateratzeko prest dago. Umetokiaren beheko muturra, umetokiaren lepoa deitua, zabaldu egiten da baginan irekidura zabal bat sortzeko. Umetokiko giharrak uzkurtu edo tenkatu egiten dira, haurra beherantz bultzatzeko. Umea baginan zehar poliki mugitzen da eta amaren gorputzetik irteten da.