Harper Lee: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua osatzen hasi naiz
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Nelle Harper Lee''' (1926ko apirilaren 28a - 2016ko otsailaren 19a) [[estatubatuar]] idazle ospetsuenetako bat da, ''Urretxindor bat hiltzea'' ([[To Kill a Mockingbird|''To Kill a Mockingbird'')]] idazi zuen eleberriagatik. 1961eko [[Pulitzer Saria Fikzioan]] irabazi zuen eta gaur egungo estatubatuar literaturaren klasikoa bilakatu da. Leek [[eleberri]] bakarra baino ez zuen idatzi, eta hala ere 2007an Presidentziaren Askatasunaren Domina eman zioten literaturari egindako ekarpenagatik.<ref>{{erreferentzia|urtea=2007|izenburua="President Bush Honors Medal of Freedom Recipients"|argitaletxea=The White House. (Press release).|hizkuntza=En}}</ref> Ohorezko unibertsitateko titulu ugari jaso zituen, baina halakoetan hitz egiteari uko egiten zion. [[Truman Capote]] bere lagun minari lagundu zion ''[[Odol hotzean]]'' (''In Cold Blood'') 1966ko liburu ezagunaren ikerketan.<ref>{{erreferentzia|abizena=Harris, Paul|urtea=2013|izenburua="Harper Lee sues agent over copyright to To Kill A Mockingbird"|argitaletxea=The Guardian|hizkuntza=En}}</ref> Capote izan zen Dill Harris ''Urretxindor bat hiltzea''-ko pertsonaiaren oinarria.<ref>{{erreferentzia|abizena=Langer, Emily|urtea=2016|izenburua="Harper Lee, elusive author of 'To Kill a Mockingbird,' is dead at 89"|argitaletxea=The Washington Post|ISBN=ISSN 0190-8286|hizkuntza=En}}</ref>
 
''Urretxindor bat hiltzea''-ren argumentua eta pertsonaiak Leek bere familiari eta bizilagunei buruz egindako oharretan oinarrituta daude, eta baita berak hamar urte zituenean jaioterritik gertu izandako gertaera batean ere, hain zuzen, emakume zuri bat bortxatu zuelakozuelakoan salaketa egotzi zioten beltz bati, eta beroni laguntzen saiatuko zen Atticus Finch protagonista. Eleberriak 1930eko hamarkadan hegoalde sakonean helduek arraza eta klasearekiko zuten jarreren irrazionaltasunaz dihardu, bi haurren begietatik irudikatuta. Bere jaioterriko [[Monroeville (Alabama)|Monroeville]]-n ([[Alabama]]) izandako jarrera arrazistak inspiratu zuen.
 
1950eko hamarkadaren erdialdean ''Zoaz, zaintzaile bat jarri'' (''Go Set a Watchman'') eleberria ere idatzi zuen, 2015eko uztailean argitaratuko zena, ''Urretxindorra''-ren sekuentzia bezala, baina geroago baieztatu zen ''Urretxindorra''-ren lehen zirriborroa izan zela.<ref>{{erreferentzia|abizena=Nocera, Joe|urtea=2015|izenburua="The Harper Lee 'Go Set A Watchman' Fraud"|argitaletxea=The New York Times|hizkuntza=En}}</ref>
 
1962an ''Urretxindor bat hiltzea ([[To Kill a Mockingbird (filma)|To Kill a Mockingbird]])'' zinemara egokitu zuen Robert Mulligan zuzendariak,<ref>{{erreferentzia|abizena=Bellafante, Ginia|urtea=2006|izenburua="Harper Lee, Gregarious for a Day"|argitaletxea=The New York Times|hizkuntza=En}}</ref> eta hiru [[Oscar Sariak|Oscar Sari]] jaso zituen. [[Gregory Peck]] aktoreak eleberriko Atticus Finch pertsonaiarena egiten zuen.
 
== Gaztetako bizitza ==
Nelle Harper Lee 1926ko apirilean jaio zen Monroeville-n (Alabama),<ref>{{erreferentzia|abizena=Grimes, William|urtea=2016|izenburua="Harper Lee, Author of 'To Kill a Mockingbird,' Dies at 89"|argitaletxea=The New York Times|hizkuntza=En}}</ref> eta bertan Frances Cunningham eta Amasa Coleman Lee-ren lau seme-alaben artean gazteena izan zen. Leeren ama etxekoandrea zen, eaeta bere aita egunkaribatekoegunkari bateko zuzendari ohia, enpresaria eta abokatua. Alabamako Estatu Legebiltzarrean ere aritu zen 1926tik 1938ra. Aitaren aldetik, [[Robert E. Lee]] jeneral konfederatuaren ondorengoa eta Lee familia nabarmeneko kidea zen.<ref>{{erreferentzia|abizena=Mills, Marja|urtea=2014|izenburua=The Mockingbird Next Door: Life with Harper Lee|argitaletxea=Penguin|orrialdea=p. 181|ISBN=9780698163836|hizkuntza=En}}</ref>

Aita tituludun abokatu bihurtu aurretik, behin bi beltz defendatu zituen dendari zuri bat hil izana leporatuta. Bi bezeroak, aita eta semea, urkatu ein zituzten. Leek hiru anai-arreba izan zituen, eta bizitzan zehar bere ahizpa zaharragoekin harremanetan egon, bere anaia bakarrik zegoen antzeko adinarekin jolasteko, nahiz eta Truman Capoterekin izan harremanik sendona, 1928tik 1034 bitartean udak Monroevillen igarotezn zituelako.
 
Monroe County Goi Eskolan matrikulatuta zegoela, Leek ingelesezko literaturarekiko interesa erakutsi zuen, neurri batean Gladys Watson irakaslea bere tutore bihurtu zelako. Amaitutakoan, Alabamako Unibertsitatera joan zen Tuscaloosara, eta han zuzenbidea ikasi zuen zenbait urtez. Han unibertsitateko egunkarian eta umore aldizkari baten idazten zuen, eta aitaren etsipen handiarekin, titulua lortzeko beharrezko kreditu orduak amaitzeko seihileko baten faltan, 1948ko udan, Europako zibilizazioko udako eskola batean parte hartu zuen Ingalaterrako Oxford Unibertsitatean. Esperientziak interes handiagoa sortu zion, egindako ikasketa juridikoak baino.
36 ⟶ 38 lerroa:
* Lee, Harper (1961) "Christmas to Me". ''McCalls'' aldizkaria.
* Lee, Harper (1965) "When Children Discover America". ''McCalls'' aldizkaria.
 
== Erreferentziak ==
 
== Kanpo estekak ==
51. lerroa:
{{bizialdia|1926ko|2016ko|Lee, Harper}}
 
== Erreferentziak ==
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako idazleak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako eleberrigileak]]