Jean Lannes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Orri berria: «'''Jean Lannes, Montebelloko 1. Dukea, Siewierzeko Printzea''' (Lectoure, 1769ko apirilaren 10a - Ebersdorf, 1809ko maiatzaren 31) frantziar mariskala iza...»
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
(Ez dago alderik)

10:02, 1 ekaina 2021ko berrikusketa

Jean Lannes, Montebelloko 1. Dukea, Siewierzeko Printzea (Lectoure, 1769ko apirilaren 10a - Ebersdorf, 1809ko maiatzaren 31) frantziar mariskala izan zen.

Frantziako Iraultzako Gerretan eta Napoleondar Gerretan parte hartu zuen. Italiako kanpainan parte hartu zuen, non zauritua izan zen, baita Egiptoko kanpainan ere. Abukirko guduan zauritu zuten. Napoleoni lagundu zion Brumaireko estatu-kolpean. 1801ean enbaxadore izendatu zuten Portugalen.

Jatorrizko hemezortzi Inperioko Mariskaletako bat izan zen. Austerlitzeko guduan armadaren ezker ertza zuzendu zuen. Saalfeld, Jena eta Friedlandeko guduetan ere parte hartu zuen.

1808an Iberiar Penintsulara bidali zuten eta Francisco Javier Castaños jenerala garaitu zuen Tuterako guduan. 1809an Zaragoza konkistatu zuen setio gogor baten ondoren.

Kanoi-bala batek zauritu zuen Aspern-Esslingeko guduan, eta egun batzuk geroago hil zen.