«Juan Carlos Pérez»: berrikuspenen arteko aldeak

133 bytes added ,  Duela 11 hilabete
ez dago edizio laburpenik
(Rescuing 1 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8)
No edit summary
Itoizen garaian, [[1984]]an, hasi zen Juan Carlos Pérez bestelako sorkuntza lanak egiten, pianoa ikastearekin batera. Telebistarako (TVE eta ETB) sintoniak sortzen hasi zen, ''La aventura humana'', ''Los tres anillos'', ''La puerta abierta'', ''Dr. Livingstone... supongo'' eta beste zenbait saiotarako, hain zuzen ere. Lan hori ''Bitacora cahiera'' ([[Esan Ozenki Records|Esan Ozenki]], [[2002]]) diskoan bildu zuen. Halaber, Bernardo Atxaga idazleak asmatutako istorio baten gainean ETBk ekoitzitako ''[[Flannery eta bere astakiloak]]'' ([[1986]]) marrazki bizidunetako sailari musika jarri zion.
 
Itoizen desagerpenak, [[1988]]an, diskoak eta kontzertuak egiteko zurrunbilotik askatu zuen Pérez, eta Bilboko Kontserbatorioan solfeo, piano eta estetika ikasketak egiteko baliatu zuen aukera. Adierazpide berriak ikertzeari ekin zion, gaur egungo musikako sorkuntzari lotutakoak batez ere. Arkatza eta borragoma hartu, eta musika idazten hasi zen. Bakarkako lanera lotu zen. Hala ere, ez du pop musika erabat baztertu, baizik eta sorkuntzaren beste alderdi horrekin tartekatu du azken hogei urteetan. Hala, JC Pérez izenarekin hiru disko plazaratu ditu: ''Atlantic River'' ([[Elkar (argitaletxea)|Elkar]], [[1994]]) -Itoiz desegin eta gero gitarraren ordez pianoarekin eta partitura baten gainean konposatzeak bere kantugintzara ekarritako aldaketen lekuko garden eta ederra-, ''Hau berua'' (Elkar, [[1996]]) -Van Morrisonen eta orkestra latindarren soul eta jazz eraginak azaldu zituen lan horretan, eta berau aurkezteko agertokietara itzuli zen talde handi batekin- eta ''[[Hiriko istorioak]]'' (Elkar, [[2006]]), Itoizen diskoetatik eta bakarka grabatutakoetatik aukeratutako hainbat kantu eta berri batzuk jazz moldean emanak jasotzen dituen obra. Tartean, [[Maskarada (antzerki taldea)|Maskarada]] antzerki taldearen ''[[Ikaro]]'' dantza ikuskizunerako musika sortu zuen, «rock psikodelikoa», ''Ikaro'' (Elkar, [[2000]]) diskoan argitaratutakoa.
 
Dena den, gaur egungo musikaren esparruak bereganatu dio arreta nagusia azken hamarkadan. «Sonoritate berrien bila nabil beti, eta musika garaikideak lehen rockak ematen zidana ematen dit: mundu zabal bat lan egiteko (...) Beti interesatu izan zait bide hau, eta esango nuke nire lanaren oinarrian beti egon dela konposiziorako lotura bat. Beharbada jende askok euskal kantari gisa ikusten nau, baina ni ez naiz sekula rock edo folk ''singer'' sentitu». Hari laukoterako obra bat, ''Blues for String Quartet'', idatzi zuen 1997an, eta Musika Berrien Donostiako VIII. Jaialdian estreinatu zuen ''Arkadius'' hari laukoteak, hari instrumentuetarako beste hiru obrarekin batera. Lau konposizioak ''Quatuor'' diskoan (No-CD Rekords, 1997) grabatu zituen Arkadius String Quartetek. Hari laukoterako obra hori Estatu Batuetako Louisville hiriko Unibertsitatearen Grawemeyer Music Collection bilduman dago.
 
=== Bakarka ===
# ''Atlantic River'' ([[Elkar (argitaletxea)|Elkar]], [[1994]])
# ''Hau berua'' ([[Elkar (argitaletxea)|Elkar]], [[1996]])
# ''Ikaro'' ([[Elkar (argitaletxea)|Elkar]], [[2000]])
# ''[[Hiriko istorioak]] - JC Pérez Live'' ([[Elkar (argitaletxea)|Elkar]], [[2006]])
# ''Itoiz Suite'', [[Bilboko Orkestra Sinfonikoa]]rekin batera (Brian's Records, [[2009]])
 
Anonymous user