Txikipedia:Pisa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
1. lerroa:
{{banner}}
[[Fitxategi:Pisa in Italy.svg|500px|thumb|<center>Pisa probintziaren kokapena Italiako mapan.]]
'''Pisa''' {{txp|Italia|Italiako}} hiri bat da, bertako {{Txp|Pisako dorrea|dorre okertuagatikmakurtuagatik}} ezaguna. {{Txp|Toscana|Toscanako}} eskualdean dago, hain zuzen ere, Italiako erdialde-mendebaldean.
 
Pisa {{Txp|Arno}} ibaiaren ondoan dago. Hiria {{Txp|Mediterraneo}} itsasoaren ertzean egon zen 1400 arte. Baina, urteak igaro ahala, Arno ibaia lurra eta hondarra uzten joan zen bere ibai-aho edo {{Txp|bokale|bokalean}}, eta {{Txp|delta}} izeneko lur eremu bat sortu zuen. Orain Pisa itsasotik hamar bat kilometrotara dago itsasotik.
 
{{Txp|Erdi Aroa|Erdi Aroan}} eraikitako harresiek hiriaren zati batzuk inguratzen dituzte. Harresiaren barrualdean dago Piazza del Duomo (euskaraz, “Katedralaren enparantza”), {{Txp|Piazza dei Miracoli|Mirakuluen enparantza}} bezala ere ezagutzen dena. Plaza horretan daude Pisako eraikinik ospetsuenak: Duomo edo katedrala, bataiotegia izeneko eraikin biribila eta kanpandorrea. Hirurak marmol zuriz eginak daude. {{Txp|UNESCO|UNESCOk}} Piazza del Duomo {{Txp|Gizateriaren Ondare}} izendatu zuen 1987an.
 
Kanpandorrea “Pisako dorre okertua”makurtua” izenez ezagunagoa da. 1173an hasi eta XIV. mendearen erdialdean bukatu zuten eraikitzen. Zortzi solairuetatik hiru eraiki ondoren, dorrearen alde bat lur bigunean hondoratzen hasi zen. Eraikitzaileek dorrea amaitu zutenean, inklinazioaren arazoa konpontzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu. XX. mendearen amaieran, dorrea hainbeste okertu zen, non jendea eraikina erortzeko beldur zegoen. 1990ean, ingeniariak dorre azpian zegoen lurraren zati bat kentzen hasi ziren. Lan horri esker, dorrea egonkorrago zegoen, baina ez zuten erabat zuzentzea lortu.
 
Antzinako {{Txp|Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioan}}, Pisa itsas base bezala erabili zen. {{Txp|Antzinako Erroma|Erromatarren}} gainbeheraren ondoren, Pisa {{Txp|hiri-estatu}} izeneko botere independente bihurtu zen. XI. mendean, Pisak Italiako beste hiri-estatu batekin batu zituen indarrak, hain zuzen ere, {{Txp|Genova|Genovarekin}}. Baina 1284an, Genovak Pisa garaitu zuen itsasoko gudu batean eta XV. mendean {{Txp|Florentzia}} (Toscana eskualdeko hiri nagusia) egin zen Pisaren kargu. Pisa Toscanako parte zenez, 1861ean, Italiako Erresuma berrira batu zen.
 
==Irudi batzuk==
<center><gallery widths="210px" heights="210px" perrow="3">
Fitxategi:Pisa - Duomo e torre 01.JPG|Katedrala eta dorrea
Fitxategi:Pisa - veduta dall'aereo 4.JPG|Hiria goitik ikusita
Fitxategi:The Leaning Tower of Pisa SB.jpeg|Dorre makurtua
</gallery></center>
 
[[Kategoria:Txikipedia]]
[[Kategoria:Txikipedia:GeografiaItalia]]