Lasarte-Oria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t →‎Historia: geh, parag
80. lerroa:
Lasarte [[Erdi Aro]]an sortu zen [[Donejakue bidea|Donejakue bideen]] elkarguneko hirixka moduan. Hirixka hori gaur egungo hiriaren erdigunea da. Batzen ziren bideak Irun, Astigarraga eta Hernanitik zetorren Frantziako bidea eta Urnietatik zetorren Nafarroako bidea ziren. Lasarten beste bide bat zegoen Andatza mendia igaro eta Azpeitira iristen zena. Hirixka hura San Pedro lehengo ermitaren inguruan biltzen zen, gaur egun, eliza denaren inguruan. Hirixka hartan Lasarte familiaren (geroago, [[Okendo]] deituraz ezagunak) dorretxea zegoen, eta baita hainbat etxea ere. Dorretxeak eman zion izena hirixkari XIX. mendea bitartean.
 
1180an, [[Antso VI.a Nafarroakoa|Antso Jakituna]] Nafarroako erregeak [[Donostiako historia|Donostia]] hiria fundatu zuen eta forua ere eman zion. Lasarte Donostiaren menpe geratu zen. Hurrengo mendeetan, eskualdeak herri berriak sortzen joan ziren eta Donostiatik bereizten. 1371n Usurbil sortu zen, eta 1380an Hernani. Lasarten ez zen horrelakorik gertatu eta Hernaniren menpeko auzo, Usurbil eta Donostiatik gertu zegoena, izaten jarraitu zuen. 1615ean, Urnieta sortu zen Hernani, Donostia eta Aiztondoko Alkatetza Goreneko lurren baturatik. Urnietaren lurrak Lasarteraino iristen ziren.
 
1615ean, Urnieta sortu zen Hernani, Donostia eta Aiztondoko Alkatetza Goreneko lurren baturatik. Urnietaren lurrak Lasarteraino iristen ziren. Lasarte-Oria Hernani, Andoain, Donostia eta Usurbil artean geratu zen. Okendotarrek dorretxe bat zuten bertan, egun artean ere eraldaturik zutik dirauena. [[Antonio Okendo]] amirala bertara erretiratu zen 1663 ondoren bizitzako azken urteetan, baita bertan hil ere.
Lasarte-Oria Hernani, Andoain, Donostia eta Usurbil artean geratu zen. Ondorioz, Lasarte-Oriak hazkunde handia izan zuen, batez ere, XX. mendean, Hernaniko lurretatik atera eta Usurbil eta Donostiako lurretan barneratu baitzen. Lasarte batez ere Urnietako lurretara ere zabaldu zen. Beraz, ''bost udalerritako herri banatua'' bihurtu zen.
 
1736an, Hernanik Lasarteri auzo-alkatea, kartzela eta eskola jarri zizkion. XIX. mendean, [[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentziaren Gerrako]] britainiar zalditeria bertan kokatu zen, eta [[Karlistaldiak|Karlistaldian]] herrian lapurretak izan ziren. 1860an, Lasartek 583 biztanle zituen. Horietatik 450 Hernanikoak ziren eta gainerakoak Urnietakoak. 1916an, ibaiaren mendebaldeko ibarrean, [[Zubieta (auzoa)|Zubietako]] lurretan, baina Lasartetik gertu, [[Donostiako Udal Hipodromoa]] eraiki zen. Espainian dauden lau hipodromoetatik bat da, eta han zaldi-lasterketak egiten dira udan. Hipodromoa Donostiako turismoari eta goi-mailako gizarteari lotuta egon da. Hala ere, denboraren poderioz, sozialki garrantzia galdu du, egun zaldi-lasterketek bertan jarraitzen duten arren.
 
1916an, ibaiaren mendebaldeko ibarrean, [[Zubieta (auzoa)|Zubietako]] lurretan, baina Lasartetik gertu, [[Donostiako Udal Hipodromoa]] eraiki zen. Espainian dauden lau hipodromoetatik bat da, eta han zaldi-lasterketak egiten dira udan. Hipodromoa Donostiako turismoari eta goi-mailako gizarteari lotuta egon da. Hala ere, denboraren poderioz, sozialki garrantzia galdu du, egun zaldi-lasterketek bertan jarraitzen duten arren.
 
[[Donostiako Udal Hipodromoa]] Donostiako udalerriaren barnean dago. Hala ere, Lasarte-Oriatik gertu egonda, hipodromoa lasartearren historia, kultura eta ondasunaren zati da. [https://web.archive.org/web/20171201033655/http://www.krosdonostia.com/index.html Donostiako Nazioarteko Krossa] ere bertan egiten da. Horregatik, hainbatek, Lasarteko hipodromo bezala ere ezagutzen du.
100 ⟶ 98 lerroa:
1950, 1960 eta 1970eko hamarkadetan, Lasarte-Oriako biztanleria asko hazi zen, [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskal Autonomia Erkidegotik]] kanpotik etorritako immigrazioaren ondorioz. Hainbat fabrika egotea (Michelin, Hilaturis, Tejidos del Oria, ATC, Bianchi...) eta Donostiatik hurbil egotea lagungarri izan zen horretan. 1970eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, krisi ekonomikoaren ondorioz, biztanleriaren hazkuntza eten egin zen. Testuinguru horretan sortu zen egungo egoera soziologikoa Lasarte-Orian.
 
Lasarte-OriarenOriak hazkundea osohazkunde handia izan zuen, batez ere, XX. mendean, Hernaniko lurretatik atera eta Usurbil eta Donostiako lurretan barneratu baitzen. Lasarte batez ere Urnietako lurretara ere zabaldu zen. Beraz, ''bost udalerritako herri banatua'' bihurtu zen. Hernanitik atera eta Urnietan zehar zabaldu zen. Lasarte eta Oria guneak batu egin ziren.
 
Udalerria ez izatea arazo handia zen herritarrentzat, Hernanira edo Urnietara joan behar zutelako udal tramiteak egitera.
 
Udalerria ez izatea arazo handia zen herritarrentzat, Hernanira edo Urnietara joan behar zutelako udal tramiteak egitera. Ondorioz, auzo-mugimendu bat sortu zen Hernanik eta Urnietak lurrak uztea zuena helburu, Lasarte-Oria sortzeko. Donostiak eta Usurbilek ez zuten lurrik utzi, baina Andoainek Oria hegoaldeko mendi ingurua utzi zion modu sinbolikoan. Udalerriaren sorrera herritar askok babestu zuten; ez, ordea, baserritarrek, landa-gunean bizita, harreman gehiago zutelako Hernani eta Urnietarekin udalerri berriarekin baino.
 
Nahiz eta egun jende ugarik udalerriari Lasarte deitzen dion, gogoan hartu behar da berezko izena Lasarte-Oria dela. Izen horrek historiako egoerari egiten dio erreferentzia, non bi gune bereizi baitzeuden: Oria eta Lasarte. Bi guneek, ados egonda, Lasarte-Oria eratu zuten.