«Lasarte-Oria»: berrikuspenen arteko aldeak

8 bytes removed ,  Duela 11 hilabete
ez dago edizio laburpenik
(Rescuing 4 sources and tagging 0 as dead.) #IABot (v2.0.8)
No edit summary
Lasarte-Oriak kirol probetan tradizio handia du.
 
Herriko kiroletan zaharrena eta tradizio handiena duena [[zaldi-lasterketa]] da. [[1916]]an, Donostiako Hipodromoa inauguratu zen, Lasarte-Oriako erdigunetik 100 metrora dagoena, [[Oria]] ibaiaren beste aldean, eta Donostiako [[Zubieta (auzoa)|Zubieta]] auzoko lurretan. Hala ere, gertutasunagatik eta Lasarte-Oriarekin izan duen harreman historiko eta sentimentuzkoagatik, Lasarteko Hipodromo ere deitzen zaio. Eraiki eta 90 urtera, zaldi-lasterketak egiten jarraitzen da udan zehar. Urteekin hipodromoak donostiarren bizitza sozialean indarra galdu duen eta jada ez dago [[XX. mendea|XX. mendeko]] lehen zatiko goi-gizartearen agerraldirik, baina oraindik ere udako igande arratsetan hainbat pertsona biltzen dira zaldi-lasterketak ikusteko. Hipodromoa bertan dagoenez, Lasarte-Oriako inguruetan hainbat ukuilu daude.
 
Tradizio handiko beste kirol bat atletismoa eta zehazkiago [[kross]]akrossa da. Hipodromoan duela hamarkada batzuetatik [https://web.archive.org/web/20171201033655/http://www.krosdonostia.com/index.html Donostiako Nazioarteko Krosa] ospatzen da, Lasarteko Nazioarteko Krosa izenez ere ezaguna dena. Bertan irabazi dutenen artean [[Emil Zátopek]] eta [[Mariano Haro]] daude. Urriko azken igandean, beste kross bat dago udalerrian, '''Lasarte-Oria Bai Krossa''' eta izaera herrikoiagoa du.
 
[[1920]] eta [[1930]]eko hamarkadetan, Lasarte-Orian [[automobilismo]] lasterketak egin ziren. [[Lasarteko Zirkuitua]] [[Espainiako Sari Nagusia]]ren egoitza izan zen 10 aldiz. [[Gerra zibil|Gerra Zibila]] egon zen garaian lasterketak ez ziren egin. Lasarteko Zirkuituak errepidez hirigunea zeharkatzen zuen eta baita [[Andoain]], [[Urnieta]] eta [[Hernani]] ere. Helmuga, tribuna nagusia eta boxak Lasarte eta Oria artean zeuden (garai hartan bi guneak bereizita zeuden). Zirkuituko zati batek gaur egun ''Zirkuitu Ibilbidea'' izena darama.
Anonymous user