Potemkin korazatua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Reemplazo automático de texto (-(\n)([\*]+)(\S{5}) +\1\2 \3)
t Robot: Cambios triviales
1. lerroa:
 
[[Irudi:Bronenosets.jpg|thumb|200px|''Potemkin korazatua'' filmaren afixa.]]
'''Potemkin korazatua''' ([[errusiera]]z ''Броненосец Потемкин'', ''Bronenosets Potyomkin''), [[Sergei Eisenstein]] zinemalari errusiarrak zuzendutako filma da, [[1925]]ean Moscofilmek ekoiztua. 1905ean Potemkin ontziko eskifaiak euren nagusiei aurre egin zienekoa du gaitzat. Zinemaren historiaren [[film]] onenetakoa. Propaganda filmetzat hartu bada ere, Eisensteinek muntaiaren gaineko bere ekarpen eta teoriak azaldu nahi izan zituen.
 
Bost atalek osatzen dute filma:
16 ⟶ 15 lerroa:
 
 
== Odesako eskailerak ==
Filmako laugarren atalean Odesako eskaileretan jazotakoa dugu oinarri, gerora filma bera ezaugarritzeko sinbolo bilakatu dena. Eszena honetan Tsarraren kosakoak amaierabako eskaileretan behera doaz, hiltzeko makinak bailiran, halakoa baita daramaten itxura eta darabilten ibilera izutzekoa. Sekuentziaren akabuan soldaduek ama eta umeari egiten diete tiro. Ama hilda, lurrera erortzean, nahigabean ume-kotxeari eragiten dio: badoa kotxea amilka, jende jazarri beldurtuaren ondoan.
24 ⟶ 23 lerroa:
Eszena hau Eisensteinen muntaiaren teorien isla da. Osterako eraginak asko eta ezagunak izan dira: [[Leni Riefenstahl]] (''Triumph of the Will''), [[Francis Ford Coppola]] (''The Godfather''), [[Brian De Palma]] (''The Untouchables''), [[Woody Allen]] (''Bananas'' eta ''Love and Death'') edo [[Terry Gilliam]] (''Brazil'').
 
Zenbaitek dioenez, pertsonak baino Eisensteinen helburua giza taldea erretratatzea izan zen. Hartara pertsonaien ezaugarritzea lausoa da, eta nahikoa da onak eta txarrak zeintzuk diren ondo islatzea: korazatuko kapitaina, usteldutako okela jateko moduan dagoela ziurtatzen duen medikua edota ontziko abadea ikuslearen begitan gaizto eta krudel dira; matxinadari ekiten dion marinelak, ordea, martiri izatera ailegatuko da. Ikusleek inongo esfortzu barik hiru etsai horiek gorrotatuko ditu eta herriak bizi duen egoera tamalgarriaren erantzuleak nortzuk diren erraz asko asmatuko du; aldi berean euretako bat marinela da, heroia sortua da.
 
Zine mutuaren baitarako lau lan sortu zituen eta berauetan antzezle nagusia jendetza da, jende oldea. Ez zien aktore profesionalei aukerarik eman, gutxitan ez bada eta kasu horietan ere bigarren maila batean utzita.
32 ⟶ 31 lerroa:
 
[[Irudi:kino0.jpg|thumb|300px|center|''Potemkin korazatua'' filmaren beste afixa bat]]
 
 
 
 
[[Kategoria:Filmak]]