Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
107. lerroa:
'''Esklabua''' bere jabearen menpe zegoen eta ez zuen inolako eskubiderik. Mota askotako jarduerak egiten zituzten, eta askotan esklaboek eta askeek batera egiten zuten lan.
 
'''AtzerritarrAtzerritar edo [[meteko]]ek''' zerga bereziak ordaindu behar zituzten, eta ez zitzaizkien hiritarrei ematen zitzaizkien eskubide politiko eta juridikoak ematen, gainera ezin zuten bizitza publikoan parte hartu. Horrez gain, ezin zituzten lurrak eskuratu, horren ondorioz beren jarduera ekonomiko nagusiak artisautza eta merkataritzara mugatzen ziren.
 
'''Hiritarrari''' aitortzen zitzaizkion hiritartasunari lotuta zeuden eskubide eta betebeharrak. Lurrak erosi ahal izatea, bizitza politikoan parte hartzea, kargu politikoak lortzea eskubideen artean eta betebeharrei dagokienez gerrako gastuak ordaintzea eta soldadutzara joatea.
113. lerroa:
Atenasen ondo bereizten ziren hiritarrak, atzerritarrak eta esklaboak. Lehenak ziren eskubide politiko guztien jabe eta Greziako demokraziaren eskubidea zutenak, baina beste biak ere aintzakotzat hartzen ziren, Atenasentzat funtsezkoak zirelako.
 
Emakumeei dagokienez, hiritartasuna aitortzen bazitzaien ere, '''emakumeak''' ez ziren inola ere benetako hiritartzat hartzen. Greziako zenbait etxetan ginezeoa zeukaten, emakumezkoentzat bereizten zen gela edo gelamultzoagela multzoa. Horren ondorioz, bizitza publikotik aparte mantentzen ziren emakumeak, nahiz eta bazegoen salbuespenik.
 
=== Egitura politikoa ===